DYA Gipuzkoaren 45.urteurrena

1973ko uztailaren 23an DYA Gipuzkoa sortu zen. Ez zuen bitartekorik, baina Jose Antonio Malo, Jose Luis Barrero eta beste hainbat boluntarioren ilusioa eta esfortzuari esker, ideia forma hartzen eta hazten joan zen, Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintziala (Kutxa) bezalako erakundeen laguntzari esker.

Gaur egun prebentziora eta ongizatera bideratutako erakunde bat gara, leiala bere boluntariotzagatiko apostuan, bere izaera apolitikoan, akonfesionala, ongintzazkoa eta soziala, eta leiala ere bai beti “Gelditu eta Laguntzea” beharrezkoa den gizarte premiak aurkitzeko konpromezuan.

4 hamarkada eta erdi izan dira; atzean utzi dituzte 275.000 osasun asistentzia baino gehiago, osasunarekin, prebentzioarekin edo ongizatearekin erlazionatutako gaietan formatutako 10.000 pertsona baino gehiago, osasun estaldura prebentiboa eman diegun 30.000 ekitaldi baino gehiago, gizarte motako 70.000 asistentzia baino gehiago, gure Lurraldean gertatutako hondamendi nagusietan egoten (83ko uholdeak, 85eko elurteak, Monte Aoizeko aireko istripua..), eta gure mugetatik haratago (Iran, Haiti, Peru, Indonesia…), edo azken desioak betetzeko “Nahia” bezalako programa aitzindariak.

Boluntariotza bultzatzen jarraitu nahi dugu. Gizarte eremuan gure parte-hartzea zabaldu nahi dugu. Istripuen prebentzioa, bide-segurtasuna, larrialdi baten aurrean jarduera edo Bihotz Biriken Suspertzea bezalako tekiniken ezagutzari buruzko gure formazio egitarauak zabaldu nahi ditugu, adin txikienetatik.

Eta ozen esan nahi dugu hau guztia ez litzatekeela posible izango gure Elkartetik pasa diren milaka pertsonen laguntzarik gabe, eta probintzia honetako partikularrengandik, enpresengandik,saltokiengandik eta erakundeengandik 45 urteotan jaso dugun elkartasunik gabe.

Eskerrik asko Gipuzkoa!