DYAk Bihotz-biriketako bizkortzean hezitzen du familia guztia

DYA Gipuzkoak, duela 6 urte jada, BBBaren eguna bezala ezarri zuen ekainak 1a. Harrezkero jarduera hezigarri asko antolatzen dihardute ahalik eta pertsona-kopuru handienari Bihotz-biriketako bizkortzearen oinarrizko teknikak erakusteko helburuarekin.

Frogatua dago bihotz geldialdiaren lehen minutuetan teknika hauek burutzen badira bizirik irauteko aukerak nabarmen handitzen direla.

DYAren Irakaskuntza Eskolak, martxan jarri zenetik, kirolariei zuzendutako tailer espezifikoak, enpresa eta irakasleei zuzendutako ikastaroak, herri desberdinetan antolatutako kale jarduerak, biztanlego osoari zuzendutako ikastaroak… prestatzen dihardu eta, joan den urtean, bideoklip bat sortu zuen kanta baten bidez, eta oso modu didaktiko eta dibertigarrian, etxeko txikienetara iritsi ahal izateko.

Metodologia honi esker, 6 eta 12 urte bitarteko ehunka ikasle hezitzea lortu da, eta larrialdi baten aurrean hasierako erantzun bat emateko gai direla egiaztatu da.

(Abestiaren Bideoa)

Aurten, proiektu berri bat sortu dugu familia guztiak bizitzak salbatzen elkarrekin ikas dezan.

Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan, eta modu erraz eta praktikoan, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikas dezake. Gainera, etxeko txikienekin aldarte ona pasatzeko aukera paregabea izan daiteke.

(BBBa Familian. Lehen Tailerra)

Datozen tailerren egutegia
calendario-02

Izena eman edo lantegiaren inguruko informazio gehiago beharrez gero, 943 46 46 22ra deitu edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera posta elektroniko bat bidaltzea besterik ez duzu.