DYAk irakaskuntza jarduerak hasi zituenetik, orain dela 40 urte baino gehiago, gizarteak eskatu dituen osasun, ongizate eta babes beharrei egokitu die formazio eskaintza.
Orain, guraso askok dituzten zailtasunez kontziente izanda, DYAk, “Guraso Eskola” izeneko proiektu batek hartuko dituen tailer erabilgarri eta praktiko sorta bat sortu du.
Urte honetako bigarren hiruhilabetean bi tailer gauzatuko dira:
- Gatazkak eta gogo aldarteak motibatu eta kudeatu familiatik: maiatzaren 17, 24 eta 31n emango dira, 14:00etatik 16:00etara.
Seme –alaben garapen prozesuan gidatzen eta zailtasunen aurrean motibatzen ikasiko da, emozioen kudeaketa hoberenaren bitartez. - Zure seme-alaben potentziala aurkitu. Maiatzaren 19 eta 26, eta ekainaren 2, 7, 16 eta 23an izango dira, 14:30etatik 16:00etara.
Gurasoen tresnak landu eta sutatuko dira harreman ohitura hobeagoak lortzeko.
Eremu honetan adituak diren psikologoek zuzenduko dituzte tailerrak, eta DYAk Donostiako Baratzategi 10 kalean (Intxaurrondon) duen Formazio eta Boluntariotza Zentroan izango dira.
Plaza kopurua mugatua dago, emango den formazioaren kalitatea eta tailerretako dinamiken parte hartzea bermatzeko. Hala ere, tailerrak interesatuta dagoen edonori daude irekita, izan ere, gai honen inguruko aurreko formaziorik ez da behar.
Gatazken kudeaketa eta motibazioaren tailerraren kostua 45 €koa da eta seme-alaben potentziala aurkitzearen ingurukoa 60 €koa.
Izena emateko edo jarduera hauen inguruko informazio zabalagoa eskatzeko nahikoa da 943 46 46 22ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@dyagipuzkoa.com helbide elektronikora idaztea.