Prebentzioa, ongizatea eta osasunaren inguruan hezitzearen apostu leialean, DYAk DOAKO hitzaldi irekiak eskainiko ditu etxean eta etxetik at gerta daitezkeen istripuak saihesteko zer egin jakin nahi dutenei zuzenduta.
Jorratuko diren gaien artean artean etxebizitza batean ager daitezkeen ohiko arriskuez ariko gara, hala nola erorketak, suteak, kutsadurak edo erredurak, baita kalean aurki ditzakegun arriskuez ere: bai oinezko, zein gidari, txirrindulari edo bidaiari gisa goazenean.
DYAko Boluntariotza eta Formakuntza gunean emango da, Baratzategi kaleko 10.ean, Intxaurrondo auzoan (Donostia).
Hurrengo hilabetetarako aurrikusitako programazioa ondorengoa da:
– Martxoaren 16an 10:00etatik 12:00etara
– Martxoaren 18an 18:00etatik 20:00etara
– Apirilaren 15ean 18:00etatik 20:00etara
– Maiatzaren 6an 10:00etatik 12:00etara
– Ekainaren 17an 18:00etatik 20:00etara
Joan nahi duten pertsonek, 943 46 46 22 telefonora deitu eta beraien lekua erreserbatu beharko dute (eguneko edozein ordutan), edota irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbide elektronikora bidaliz.