Urteko bigarren seihilekoaren hasierarekin, Irakaskuntza Eskolak gai berriak sartu ditu biztanlegoari aldizka eskaintzen dizkion DOAKO hitzaldien barruan.
Saio berriak Lehen Sorospenei buruzkoak izango dira, eta larrialdiaren aurrean zer egin eta batez ere zer ez egin landuko da, biktimaren egoera ez okertzeari begira.
Haietan, larrialdiari aurre egiteko oinarrizko nozioak azaldu eta osasun larrialdi ohikoenak landuko dira, esaterako, konbultsioak, bihotzekoa, zorabioa, erredurak, ezaguera galera, hausturak, IKTUSA… bai eta osasun laguntza heldu arte egin behar dena ere.
Hitzaldi oso parte-hartzaileak, non, eduki teoriko orokorrez gain, bertaratutakoek egunean zehar plantea ditzazketen zalantza guztiak argituko diren.
Aurtengo azken hitzaldia azaroaren 12a izango da 18:00etatik 20:00etara.
Joan nahi duten pertsonek, 943 46 46 22 telefonora deitu eta beraien lekua erreserbatu beharko dute (eguneko edozein ordutan), edota irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbide elektronikora bidaliz.DYA