15 eta 18 urte bitarte badituzu, eta uda honetan zerbait berria probatu nahi baduzu, zatoz gurekin aste bat pasatzera.
Ekaina, uztaila eta abuztuaren artean banatutako 7 asteetan zehar eta 12 pertsonetako taldeetan banatuta, 5 egunetan zehar, Elkarteko boluntariotza arlo desberdinak ezagutzeko aukera izango duzu, bertan egiten den boluntariotza lanarekin zerikusia duten praktikak, eta jarduerak eginez. Azken finean, DYA Gipuzkoako boluntario izateak zer esan nahi duen sentitzeko aukera izango duzu.
Osasun laguntza, gizarte zerbitzuak, erreskatea, koordinazioa… hauek dira, begiraleen eta boluntarioen laguntzaren bitartez ezagutuko diren boluntariotza arloetako batzuk. Hau guztia dohainik eta dinamikak eta tailerrak erabiliz.
Pasa ezazu aste desberdin bat gurekin! Egin behar duzun gauza bakarra, 943 46 46 22 zenbakira deitzea da edo e-mail bat bidaltzea aisialdia@DYAgipuzkoa.com helbidera datu hauekin: Izen-abizenak, helbidea, posta kodea, herria, adina, e-maila, telefonoa eta zure eskolaren izena.
Honako aste hauetan parte har dezakezu: Ekainak 27, uztailak 4, uztailak 11, uztailak 18, abuztuak 1, abuztuak 8 eta abuztuak 22.