Larrialdi egoeratan jokatzen jakitea erraza da. Eta batzuetan bizitza bat salbatzeko nahikoak dira ezagutza soil batzuk.
Horregatik, duela 50 urtetik hona DYA Gipuzkoan arrakasta handiarekin, Lehen Sorospena, istripuen prebentzioa, bide-segurtasuna, edo osasuna eta ongizateari buruzko formazioa ematen ari gara, adin guztietako pertsonei eta aurretiko osasun trebakuntzarik gabe.
Programa horien artean jarraian aipatzen diren ikastaroak nabarmen daitezke:
• Sorospenean titulua.
• Bihotz-Biriken Suspertzea eta Kanpoko Desfibrilatzaile Erdi-Automatikoen Erabilera (BBS/KDEA).
• Istripuen prebentzioa etxean eta enpresan.
• Alkohola eta drogen kontsumoaren zaintza.
• Sexualitate arduratsua.
• Mendian autobabesa eta Lehen Sorospenak.
• Lehen Sorospenak neurrira.
• Haur Hezkuntzako haurrentzat Clown-ak higieneari buruz, hondartzako portaerari buruz…
Ikus-entzunezko baliabideek lagundutako egitarau teoriko praktikoak eta talde txikietan ematen direnak, non saioen probetxu hoberena ziurtatzen duten. DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolak bai partikularki bai enpresa, ikastetxe edo erakundeentzako eskaintzen dituen programak, betiere ikasleen beharretara eta disponibilitatera egokituz, eta euskaraz ere eskaini daitezkeenak.
Eta gainera, ikastaro horietako batzuk modu erdi-presentzialean egin daitezke, ikasleei formazioa errazten dien online zati batekin.
Gure eskaintza ezagutu edo konpromezurik gabe guk proposamen bat neurrira prestatzea nahi baduzu, soilik 943 46 46 22ra deitu edo hemen klik egin behar duzu.