DYA Gipuzkoaren Nahia Egitasmoa bizitzako une jakin batean betetzeke duten desio hori aurrera eramateko laguntza behar duten pertsonei zuzendua dago. Une jakin hori gaixotasun batek edo eta adinez nagusi izate hutsak eragindakoa izan daiteke.
Eskaintzen diren aukerak anitzak dira, interesa izan dezaketenen ametsen parekoa: Arantzazuko Santutegira bisita egitea, Hondarribiko hondartza zapaltzea, jolas parke batean eguna pasatzea, maite dugun norbait ikustera joatea, Reala edo Eibarren partida ikustera joatea…
Eta hori da hain zuzen ere gure zeregina: Une horiek eskaintzea eta aurrera eramaten laguntzea.
Horretarako DYAk beharrezko diren bitarteko teknikoak eta bereziki egokitutako ibilgailuak dauzka, formazio eta esperientzia egokia duten boluntarioez gain, noski, berme guztiak eskainiaz pertsona hauei.
Aipatu ere, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen zerbitzu hau guztiz doakoa dela. Lortu nahi den helburu nagusiena esperientzia hau maitasun, gertutasun eta solidaritatez jositako aire garbia izatea da une horiek bizitzen ari den pertsonentzat eta euren familientzat.
Informazio gehiagorako deitu 943 46 46 22 telefono zenbakira, edozein ordutan, edo bidali posta elektroniko bat nahia@DYAgipuzkoa.com helbidera.