Ekainak 1 BBS/RCParen eguna #2

“Bihotz-gelditze baten ondorengo lehen 5 minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”

Ekainaren 1ean, ostegunean, eta “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean, DYAk 6.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.

Gainera, Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere.

Teknika hauek zein errazak diren erakusteko, probintziako hainbat puntutan stand-ak jarriko ditugu, nahi duenak suspertzearen oinarrizko teknikak DOAN ikasi ahal izateko.

Bizitzak salbatzen dituen abestia

Dagoeneko, DYA Lehen Hezkuntzako ikasleei, 6-12 urte bitartekoei, BBS/RCP irakasten ari zaie.

Eta ikaskuntza are gehiago errazteko, aurten primizia bat aurkeztu nahi du: jarraitu beharreko jokabidea oroitaraziko duen haurrentzako bideoklipa, bizitzak salbatzen laguntzeko.

Ikusteko eta jaisteko, klikatu irudia.

Primaria_Carátula-web

BBSa orain ikasi, edo zure eskolarako eskatu

Hurrengo egunetan DOAKO tailerrak izango dituzu zure esku, eta bertan suspertzearen oinarrizko teknikak ikasi ahal izango dituzu. Gerturatu eta zure eskuek bizi bat salba dezaketela egiaztatuko duzu 10 minututan.

Eta hezitzailea bazara, edo zure seme-alabek eskolan bizi bat nola salbatu DOAN ikastea nahi baduzu, 943 46 46 22ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi eta bere ikasgelara joan ahal izango gara BBS-a era errex eta  dibertigarrian irakastera, bere adinari egokitutako metodologia erabiliz… eta oraingoan musikarekin!

Anima zaitez! Eta mezu hau zure lagun, senide edo lankideen artean zabaltzen lagundu. Eskerrik asko.

2017ko BBS/RCP tailerren egutegia

Tabla-localizaciones_sin-hondarribia_MIX-Total_2