“Bihotz-gelditze baten ondorengo lehen 5 minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”
Ekainaren 1ean, ostegunean, eta “Zure eskuek bizitza bat salba dezakete” lemapean, DYAk 6.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.
Gainera, Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere.
Teknika hauek zein errazak diren erakusteko, probintziako hainbat puntutan stand-ak jarriko ditugu, nahi duenak suspertzearen oinarrizko teknikak DOAN ikasi ahal izateko.
Hauek dira stand hauetarako aurrikusi ditugun leku, data eta ordutegiak:
Parte hartzera anima zaitez! Eta era berean lagun iezaguzu mezu hau zabaltzen zure lagunei, familiarteko, edo lankideei Youtuben DYAko kanalean jarri dugun bideoa helaraziz. Guztien artean bizitza asko salbatu ditzazkegu.
(Irudiaren gainean Klik egin)