Elurrarekin gidatzeko DYAren aholkuak
Elurra iritsi da eta harekin dibertsioa jende askorentzat, harekin jolasteak oso aukera gutxitan izan dezakegun entretenimendua eskaintzen du eta.
Hala ere, arazo handia da errepidean ibiltzeko orduan eta DGTa salbuespenezko neurriak hartzera behartzen du, bai eta gidariak ere.19
Laburpen gisa, elurretan gidatzeko orduan kontutan izan beharreko aholku batzuk aipatuko ditugu:
1. Tenperatura 6-7 graduetatik jaitsiko bada, neguko gurpilak jarri ibilgailuari. Gurpil hauek hobeto heltzen dira errepide hotzean.
2. Inguru menditsuetatik ibili behar bazara, ez ahaztu maletategian kateak eramateaz eta, batez ere, ez ahaztu hauek jartzeak badituela bere zailtasunak. Horregatik, inoiz erabili ez badituzu, haiek lasaitasunez jartzen ikasteko une ona da hau, benetan beharrezkoa izan baino lehen.
3. Saia zaitez ibilgailuaren erregai gordailua beteta eramaten, errepidean harrapatuta geratzen bazara berogailua erabili ahal izateko. Larrialdi egoetarako manta bat ere eraman.
4. Gidatzeko orduan ez erabili eskularrurik, bolantearen euste hoberena bermatzeko. Txanoak ere ez erabili, kanpoko soinuak ondo entzutea eragozten baitute.
5. Oinetakoek oinak pedaletan ondo mugitzen utzi behar dizute. Saihestu boten erabilera.
6. Segurtasun tarte egokia mantendu eta ahal den neurrian aurreratzeak ekidin.
7. Argi laburrak eta lainoaren aurkako aurrekaldeko argiak piztuta eraman. Lainoaren aurkako atzeko argiak berriz, ikuspen baxuagatik behar badira bakarrik. Atzetik datozen autoak itsutu ditzazkete eta gainera balaztatze argiekin nahas daitezke.
8. Era leunean eta bolante kolpeak eman gabe gida ezazu, nahiz eta zure ibilgailuak irrist egiten duela nabaritu. Derrapeak saihesteko martxa luzeekin gidatzea gomendatzen da, motorrak bira gehiegitara funtziona ez dezan.
9. Beharrezkoa denean bakarrik frenatu eta beti ere lerro zuzenean. Abiadura gutxitzeko hobea da martxak jaisten joatea.
10. Bolantea tinko heldu beti eta deskuiduak saihetu.
11. Zure autoa gelditu egiten bada saia zaitez hura errepidetik kanpo uzten, beste ibilgailurei bidea ez oztopatzeko. Saia zaitez era leunean abiarazten, neurrigabe azeleratu gabe eta beti norabide zuzena mantenduz.