Errepideak ibilgailuz betetzen dira eta horrekin batera, ezuste bat izateko aukerak igotzen dira

Aste Santua, atseden egun batzuez gozatzeko aldi egokia da, izan ere ikasleek eta langile gehienek oporrak dituzte. Gainera, eguraldi ona nabaritzen hasten da eta aisialdi egun horiez disfrutatzeko beste lekuetara joatera bultzatzen du.

Nahiz eta hasiera batean, egun alaiak izango diren, baliteke trafiko istripu batek egun hauek amesgaizto bilakatzea. Denbora tarte labur batean ibilgailu mugimendu handiak daude, askotan data, ordu eta norantza berdinean bat egiten dute, eta, hortaz, errepideen arriskua asko handiagotzen dute.

Ezbeharrak eta zirkulazio araoak ekiditeko asmoz, beren ibilgailuak egunotan erabiliko dituzten gidariei zuzendutako gomendio batzuk emango ditugu:

1. Zure ibilgailua egoera hobeezinean dagoela bermatu: ibilgailuaren azterketa osoa egitea da hoberena, nahiz eta ezin ditugun honako puntuak ahaztu: likido eta isurkari mota desberdinen mailak (motorraren olioa, balazta likidoa, antiizozgailua…), pneumatikoen egoera (errodadura marrazkiaren sakontasuna eta presioa), argiak eta pilotuak.

Ordezko gurpila egoera onean dagoela egiaztatu, eta gurpil aldaketa egiteko tresna guztiak daudela begiratu. Txaleko islatzailea eta triangelu homologatuak ditugula ziurtatu.

2. Bidaia aurrerapenez antolatu. Aukera baduzu, “puntako” orduetan ez atera, kasu honetan honakoak dira:

  • eguna: 15:00etatik a 23:00etara.
  • eguna: 08:00etatik a 14:00etara.
  • eguna: 13:00etatik a 23:00etara.

Denboraz bazoaz, bide azkarrak ez direnak baina trafiko dentsitate gutxiagoa dutenak aukeratu.

Dena den, oroitu errepideen egoera Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan ezagutu dezakezula 011 telefono zenbakian.

3. Bidaia ahalik eta baldintza hoberenetan hasi. Bidaiaren aurreko egunean behar bezala deskantsatzen saiatu. Sendagairik hartzen ari bazara, logura eragiten ez duela egiaztatu eta tratamenduan zehar gidatu daitekeen ala ez galdetu.

4. Bidaian zehar zure egoera fisikoa zaindu. Neke edo logura aztarnarik agertuz gero, gerlditu eta atseden hartu. 2 orduko geldiadi bat egitea gomendatzen da, paseo txiki bat eman eta aire garbia arnasteko.

Bidean zehar ez egin janari oparorik eta ez edan alkoholdun edaririk.

5. Ibilgailuko bidaiari guztiek seguru joan behar dute. Denek eraman behar dute segurtasun uhala jarrita, eta adin gutxikoak, beren adinei dagozkien aulki homolagatuetan joango dira.

6. Auto-ilaran gidatzen bazoaz adi ibili. Ibilgailuaren abiadura bidaren baldintzetara egokitu, segurtasun tartea beti mantendu, ahal den neurrian aurreratzeak saihestu, eta aurreratu behar baduzu, maniobra bakarrean ez aurreratu bi ibilgailu baino gehiago.

Bidai on eta gogoan izan garrantzitsuena denok etxera itzultzea dela.