Otsailaren 4an Euskal Herriko Boletin Ofizialean 9/2015 DEKRETUA publikatu zen, kanpoko desfibrilagailu automatikoen eta erdi automatikoen ezarpena eta erabilera arautzen dituena. Osasun arlotik kanpo erabilera publikoa duten lekuetan hauek derrigorrez instalatzea agintzen duena.
Urtebeteko epean instalatuta egon beharko dute eta arau hau ez betetzeak zigor administratibo bat dakar. Hala ere, merkeak eta erabiltzeko errazak dira. Laguntzen zaitugu?
DYA 2005etik Kanpo Desfibrilagailu automatikoak erabiltzen irakasten ari da, ikastetxeetan, enpresetan, kultur eta kirol zentroetan, merkataritza-establezimenduetan…Aurreko urtean, adibidez, gutxi gora behera 1000 pertsonek ikasi zuten gurekin ekipo hauek erabiltzen.
Gailua erosteko, mantentzeko, instalatzeko eta erregistratzeko egin beharreko izapideak aurrera eramateko doan aholkatzen dizugu.
Orain, Eusko Jaurlaritzak derrigorrez ezarri du beren instalazioa merkatal gune handietan, aireportuetan, hezkuntza zentroetan, aisialdi lokaletan, 2.000 erabiltzailetik gora dituzten tren edo autobús geltokietan, 700 pertsona baino gehiago hartzen dituzten jolas edo kirol ikuskizunak antolatzen dituzten esparruetan. Zuen pertsonala formatzea, edo KDA/DEA bat instalatzea arazo izan ez dadin gure esperientzia balia dezakezue.
Tailer teoriko-praktiko batean parte hartzearekin nahikoa da (bertan Bihotz Biriken Suspertzearen oinarriak ere erakutsiko dira) eta aurretiko osasun ezagutzarik ez da behar. Gainera, Tripartita Fundazioaren bitartez %100era arte finantzatu daiteke.
ZURE ZENTROAK BEHAR DUEN NEURRIRA
Honetaz gain, jarduera bakoitzaren osaera eta egiturari dagikonez malgutasun osoa eskaintzen dizuegu DYAtik. Honekin batera, zuen zentroan, nahiago den ordutegian eta euskaraz edo gazteleraz egiteko aukera ere badago.
Zuen esanera gaituzue 943 46 46 22 telefonoan (eguneko 24 ordutan) edo irakaskuntza.eskola@dyagipuzkoa.com posta elektronikoan.