
Suspertze tailerra Familian. Umeak DOAN. Donostia
17 ekaina /5:00 pm - 7:00 pm
Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri bat proposatzen du: Bihotz Biriketako Suspertze (BBS) teknikak familian ikasteko tailerrak.
Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako bi umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikiekin ondo pasatzeko aukera paregabea izan daiteke.
Jarduera ekainaren 17an izango da, larunbatean, 17:00etatik 19:00etara, Donostiako DYAren Formazio gunean – Baratzategi 10.
Tailerraren kostua DOAKOA da haurrentzako, eta heldu bakoitzeko 10 €ko kostua du. Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko.
Izen ematea:
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea: Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa (I.F.Z.: G20039855). Helburuak: Arreta soziosanitarioko, prebentzioko eta erreskateko gure zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea, online eskatu eta kudeatzeko aukera barne. DYA Gipuzkoaren jarduerak antolatzea eta hauen inguruan informatzea eta zabalkuntza ematea. Gure zerbitzuekin lotutako informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea. Gure webgunearen, aplikazioen eta sare sozialetako presentziaren erabilera kudeatzea eta aztertzea. Legitimazioa: Gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.); interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.); DYA Gipuzkoaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.); tratamenduaren beharra, interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko (RGPD 6.1.d). Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Mendigain, 30, 20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datubabesa@dyagipuzkoa.com edo 943 46 46 22 telefono zenbakian. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure “Pribatutasun Politika” irakurri dezakezu.