Lehen Sorospenak ENTRENATZAILEENTZAT
22 otsaila /9:00 am - 3:00 pm
60€Ikastaro teoriko-praktiko hau presentzia fisikoa duten kirol-klubetako langile eta boluntarioei zuzenduta dago, joan den urriaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratutako Agindu berria betez.
Kirol-ingurunean sor daitezkeen larrialdi-egoeretan nola jokatu ikasiko duzu: bihotz-biriketako suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… oinarrizko ezagutza horiei esker, lehen asistentzia eraginkorra eta segurua eskaini ahal izango duzu.
Eusko Jaurlaritzak onartutako prestakuntza ofiziala da, bertaratutako guztiek araudiak eskatzen duen akreditazio ofiziala lor dezaten.
- Lekua: DYAko Formazio eta Boluntariotza Zentroa (Baratzategi 10 behea Donostia).
- Datak: otsailak 22.
- Ordutegia: 09:00-15:00
- Maila: kirol-klubetako langileei zuzendua. Ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Talde txikia.
- Plaza mugatuak.
Gainera, kluben batek nahiago badu, DYA Gipuzkoak zuzenean eman dezake prestakuntza bere instalazioetan, datak eta ordutegiak bere beharretara egokituz.
Informazio eskaera

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea: Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa (I.F.Z.: G20039855). Helburuak: Arreta soziosanitarioko, prebentzioko eta erreskateko gure zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea, online eskatu eta kudeatzeko aukera barne. DYA Gipuzkoaren jarduerak antolatzea eta hauen inguruan informatzea eta zabalkuntza ematea. Gure zerbitzuekin lotutako informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea. Gure webgunearen, aplikazioen eta sare sozialetako presentziaren erabilera kudeatzea eta aztertzea. Legitimazioa: Gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.); interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.); DYA Gipuzkoaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.); tratamenduaren beharra, interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko (RGPD 6.1.d). Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Mendigain, 30, 20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datubabesa@dyagipuzkoa.com edo 943 46 46 22 telefono zenbakian. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure “Pribatutasun Politika” irakurri dezakezu.

