
Lehen Sorospenak DOAKO hitzaldia. Eibar
17 urtarrila, 2020 /7:00 pm - 9:00 pm
DoanEkitaldi nabigazioa
Lehen Sorospenak Hitzaldia
Ongizatea eta Osasuna sustatzean egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak, prebentzio inguruan hezitzearen apostu leialean, DOAKO hitzaldi irekiak eskainiko ditu larrialdien aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi dutenei zuzenduta.
Bertan hainbat gai tratatuko dira. Horien artean itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak,… izango dira.
Donostian izango den hurrengo hitzaldiaren data urtarrilaren 17an izango da, ostiralean, 19:00etatik 21:00etara, eta Eibarko DYA ordezkaritzan emango da, Pagaegi 5 kalean.
Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, beraz, aurretik izena ematea beharrezkoa da.
Izen ematea:
Datu-Babesaren inguruko oinarrizko informazioa
DYA Gipuzkoak informatzen dizu ematen dizkiguzun datu guztiak era konfidentzialean erabiliko ditugula, DBAO/FGPD araudiaren arabera. Era berean, gure ardurapean dagoen, eta Datuak Babesteko espainiako agentziaren Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean dagokion moduan inskribatutako eta izaera pertsonala duen datu fitxategi batean gehituko dira datu hauek.
Formulario honen bitartez esaten dizkiguzun kontuei edo eskaerei erantzuna emateko helburuarekin datu horiek izateko baimena eskatzen dizugu, Ez dizkiegu hirugarren pertsonei emango, betebehar legalak salbu. Gure Pribatutasun politikan ezarritako zehaztapenen arabera, zure datuei sarrera, zuzenketa, deuseztatze, mugatze, ukatze eta eramate eskubideak edonoiz gauzatu ahal izango dituzu.