Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Haurtzaroaren_Azpeitia (Euskara)

1 urria /3:15 pm - 29 urria /3:15 pm

Doan

Prebentzioa gako nagusiena da istripuak gutxitzeko eta gaixotasunak ager daitezen saihesteko. Hori dela eta, DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskola, biztanlerian zehar prebentzioa DOAN zabaltzearen aldeko apustua egiten ari da azkenaldian.

Elkarteak bereziki haurrak eta dituzten premietan jardungo du. Horretarako, “Haurtzaroaren astea” sortu du, non, eguneroko hitzaldiekin eta tailerrekin, euren zaintzapean haurrak dituztenek, gerta daitezkeen istripu edo arazoen aurrean ager daitezkeen beldurrak gal ditzaten.

Saioak euskaraz emango dira.

Hitzaldiak eta tailerrak honako astearteetan izango dira Basazabal Jauregian  (Enparan kalea 18 – Azpeitia), 15:15-16:45 ordutegian:

  • Urriak 1: Haurrek dituzten ohiko arazoen inguruko hitzaldia. Garrantzia handirik ez duten egoeren aurrean izutzen gara askotan. Hitzaldi honetan beldurrak galduko dira eta egitan zein egoerek kezkatu behar gaituzten identifikatuko da.

 

  • Urriak 8: Bihotz Biriken Suspertze Tailerra. Edoskitzaile zein haurretan suspertze teknikak ikasi eta praktikatuko dira, baita itolarri egoeretan gauzatu beharreko teknikak ere.

 

  • Urriak 15: Elikadura egokiaren inguruko hitzaldia. Garapen fisiko eta intelektuala egoki eman daitezen elikaduraren garrantzia ezin da zalantzan jarri. Hitzaldi honetan oinarrizko jarraibideak emango dira edoskitzaile zein eskola adinetan dauden haurrak elikatzeko, guztitik jateko elikadura orekatua eramatea lortzeko trikimailu errazekin batera.

 

  • Urriak 22: Haurrek jasaten dituzten ohiko istripuen aurreko Lehen Sorospenen inguruko hitzaldia. Etxeko txikienak istripu gehien izaten dituztenak dira, eta gurasoengan kezka gehien sorrarazten dituztenak. Hitzaldi honekin traumatismo, zauri, erredura, kutsadura eta antzeko egoeren aurrean zer egin ikasiko da.

 

  • Urriak 29: Haurtzaroko Istripuen Prebentzioaren inguruko hitzaldia. Bertaratzen direnek haurrak mugitzen diren inguruetan zein arrisku dagoen identifikatzen ikastea nahi da saio honekin, eta ahal den neurrian istripuak ekiditea: etxebizitzan, jolastokian zein kalean.

Jarduera guztiak parte-hartzaileak izango dira oso, non, azaldutako eduki teorikoez gain, gerturatutakoen lekukotasunak eta parte-hartzaile guztien kontsultak eta iritziak mahai inguru batean azalduko diren.

Izen-ematea saio guztietarako egin daiteke, edo egun jakin batzuetarako bakarrik. Ondorengo formularioan datuak jarri ostean informazio osoa duen emaila jasoko duzu, eta hor aukeratu ahal izango dituzu interesatzen zaizkizun saioak.

LAGUNTZAILEA:

 

Solicita más información:

Izen-abizenak (derrigorrezkoa)

Zure e-posta (derrigorrezkoa)

Harremanetarako telefonoa (derrigorrezkoa)

captcha

Lege Oharra eta Pribatutasun politika irakurri eta onartzen ditut.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Información básica sobre Protección de Datos

Responsable: Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa (N.I.F.: G20039855). Finalidades: Ofrecer y gestionar nuestros servicios de atención sociosanitaria, prevención y rescate, incluyendo la posibilidad de solicitarlos y gestionarlos en línea. Informar, organizar y difundir las actividades de DYA Gipuzkoa. Enviar comunicaciones informativas y comerciales relacionadas con nuestros servicios. Gestionar y analizar la utilización de nuestro sitio web, aplicaciones y presencia en redes sociales. Legitimación: Necesidad del tratamiento de datos para la gestión de nuestros servicios (“relación contractual” según el artículo 6.1.b del RGPD). Consentimiento expreso de la persona usuaria (RGPD art. 6.1.a). Interés legítimo de DYA Gipuzkoa (RGPD art. 6.1.f). Necesidad del tratamiento para proteger intereses vitales de la persona interesada o de otra persona física (RGPD art. 6.1.d). Derechos: Puede solicitar el ejercicio de los derechos relativos a la protección de sus datos personales en Mendigain, 30, 20014 Donostia (Gipuzkoa), teléfono 943 46 46 22, correo electrónico datubabesa@dyagipuzkoa.com. Puede consultar información más detallada sobre el tratamiento de sus datos personales en nuestra “Política de Privacidad”.

Xehetasunak

Hasiera:
1 urria /3:15 pm
Amiera:
29 urria /3:15 pm
Prezioa:
Doan

Antolatzaile

DYA Gipuzkoa
Telefonoa:
943 46 46 22
Posta elektronikoa:
info@DYAgipuzkoa.com
Webgunea:
www.DYAgipuzkoa.com

Egoitza

Basazabal Jauregia
Enparan 18
Azpeitia, Gipuzkoa España
+ Google Map
Telefonoa:
943 46 46 22