Abenduak 15ean, osteguna, Donostiako DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean (Baratzategi Kalea, 10), gure Elkarteak 2016ko Balore Sozialei DYA Saria emango dio KEMEN Kirol Klubari, pertsona ezinduen kirol elkarte bat non helburu nagusia desgaitu fisikoaren errealizazio pertsonal handiena lortzea eta gizartean integratzen laguntzea den.
Sari hau, elkartasuna, talde-lana, esfortzua edo konpromisoaren sustapenarekin konprometituta dauden pertsonak edo Elkarteak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.
Zentzu honetan, KEMEN, eski alpinoa praktikatzen zuen kirolari desgaitu fisiko talde batek 1994an sortutako elkartea, kirol modalitate berriak, egokitutako materiala eta hastapen ikastaroak gehitzen joan da urte hauetan zehar, kirolarengan uste osoa baitute pertsona ezinduaren integrazio soziala eta garapen pertsonala lortzeko bide bezala.
Kirol Talde honek merezimendu osoz jasoko du, inolako zalantzarik gabe, eskainiko diogun errekonozimendu xume hau, burutzen duen lan honengatik.