Gizarte Balioei DYA Saria 2017

Abenduak 14an, osteguna, Donostiako DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean (Baratzategi Kalea, 10), gure Elkarteak 2017ko Balore Sozialei DYA Saria emango dio Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari.

Sari hau, elkartasuna, talde-lana, esfortzua edo konpromisoaren sustapenarekin konprometituta dauden pertsonak edo Elkarteak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.

Zentzu honetan, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea, 1964an sortua, gizarte gipuzkoarrarekin konprometitutako elkartearen adibide argia da.

Odola ematea oraindik ohikoa ez zen garai batean hasi zuten beren ibilbidea, eta urte hauetan guztietan odola ematearen beharraz kontzientziatu dute biztanleria gipuzkoarra; gaixo askorentzat beharrezkoa eta hil edo bizikoa dela, eta gizarte osoaren onurarako den ekintza solidario eta parte-hartzailea dela.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak egiten duen lan honengatik, inolako zalantzarik gabe, eskainiko diogun errekonozimendu xume hau merezimendu osoz jasoko du.