Gizarte Balioei DYA Saria 2019

Abenduak 11an, asteazkena, Donostiako DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean (Baratzategi Kalea, 10), gure Elkarteak 2019ko Balore Sozialei DYA Saria emango dio Katealegaiari.

Sari hau, elkartasunaren, talde-lanaren edo boluntariotzaren sustapenaren bidez gure gizartea hobetzearen alde konprometituta dauden pertsonak edo Elkarteak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.

Zentzu honetan, Katealegaiakek, irabazi-asmorik gabeko erakundea, gizarte-ekimenekoa, eta desgaitasuna duten eta gizartetik zein lan mundutik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu eta mantentzea helburu izan duenak, zalantzarik gabe, eskainiko diogun aitorpen apala merezi du.

1970eko hamarkadan hasi ziren lanean, tokiko elkarteek, familiakoek eta parrokialek lehen ekimenak egin zituztenean, zeintzuk, inguruan zuten arazoaz jabetuta, hainbat lantoki aktibatzeko erabakia hartu zuten lan-jarduera bat egitea oso zaila zuten pertsona horiei aukera bat emateko.

Horrela, Pasaia, Orio edo Bergara bezalako udalerrietan lehenengo erakundeak sortu ziren eta, haiekin, inguruko industria batzuekin egin zituzten lehen lankidetzak ere, desgaitasuna duten pertsonentzako lana sortzeko eta mantentzeko erreferente bihurtu arte, eta industria hornitzaile integral gisa beren jarduera-eremuan aitzindari diren enpresekin elkarlanean arituz.

Hori guztia, erantzukizuna, errespetua, pertsonenganako konfiantza eta gizartearekiko konpromisoa bezalako balioetan oinarritzen jarraitzeko helburu bakarrarekin.

Katealegaia urte hauetan egin duen ibilbidea hemen ezagutu. (Irudian klik egin)