Gizarte Balioei DYA Saria 2022

Abenduaren 15ean, osteguna, Donostiako DYAko Formakuntza eta Boluntariotza Gunean (Baratzategi kalea, 10), DYA Gipuzkoak 2022ko Gizarte Balioei DYA Saria emango dio GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOAri.

Sari hau, elkartasunaren, talde-lanaren edo boluntariotzaren sustapenaren bidez gure gizartea hobetzearen alde konprometituta dauden pertsonak edo Elkarteak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.

Ildo horretan, GIPUZKOAKO ITXAROPEN TELEFONOA irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, gizarte-ekimenekoa, eta, bere helburu nagusia, bere arazoak gainezka egin eta bere bizitzaren zentzua eta etorkizunerako itxaropena arriskuan ikusten duen edonori berehalako eta premiazko laguntza eskaintzea da, hori dela eta,  eskainiko diogun aitorpen apala merezi du.

35 urte ZERBITZU DOAKOA, AKONFESIONALA, APOLITIKOA, ANONIMOA ETA KONFIDENTZIALA eskaintzeko printzipioei jarraiki. Urte guzti horietan 85.000 dei baino gehiago jaso dituzte (azken urteetan emakumeen eta gizonen deien portzentaia asko parekatu da, % 51-%49 hurrenez hurren), hau da, 10.000 pertsona inguru.

Bi zerbitzu eskaintzen dituzte, doakoak eta unibertsalak, Gipuzkoako pertsonei zuzenduta, herritarren osasun emozionala hobetzen laguntzeko eta arrisku-egoerak edo gizarte-bazterkeriako egoerak eta jokabide suizidak prebenitzeko. Honako hauek dira:

  • BADABIDEBAT, 18-30 urte bitarteko gazteei laguntzeko zerbitzua.
  • ALBAINDU, 30 urtetik gorako pertsonei laguntzen esperientzia luzea duten zerbitzuak.

Lan hori guztia 250 boluntariok osatutako talde batek sustatzen du. Boluntario horiek bereziki prestatuta daude, eta sufrimendua eragiten dieten egoerak bizi dituzten pertsonei entzun eta laguntza emozionala emateko konpromisoa dute.

Guztia, ELKARTASUNA, PERTSONEN ETA HARREMANEN ZAINTZA, TRATU- ETA AUKERA-BERDINTASUNA, PERTSONENGANAKO KONFIANTZA, AHALEGINA, TALDE-LANA ETA SARE-LANA bezalako balioetan oinarritzen jarraitzeko helburu bakarrarekin.

Ezagutu hemen GIPUZKOAKO ITXAROPENAREN TELEFONOAren lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude