Gizarte Balioei DYA Saria 2023

Abenduaren 14an, osteguna, Donostiako DYAko Formakuntza eta Boluntariotza Gunean (Baratzategi kalea, 10), DYA Gipuzkoak Gizarte Balioei DYA Saria emango dio BIZIKLETAZ ADINIK EZari.

Sari hau, elkartasunaren, talde-lanaren edo boluntariotzaren sustapenaren bidez gure gizartea hobetzearen alde konprometituta dauden pertsonak edo Elkarteak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.

Zentzu honetan, BIZIKLETAZ ADINIK EZ irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eskainiko diegun aitorpen apala merezi du, zalantzarik gabe. Bere helburu nagusia, Gipuzkoan dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da, trizikloetan ibilaldiak eta esperientziak antolatzea sustatuz.

Zazpi urte baino gehiago daramatzate lanean Gipuzkoako 19 udalerritan, zerbitzuak DOAN eskainiz, PARTAIDETZA, BELAUNALDIEN ARTEKO LANKIDETZA, HIRI MUGIKORTASUNA, JASANGARRITASUNA eta KONPROMISOA bezalako BALIOEKIN konprometituta.

Lan guzti hau 180 boluntario baino gehiagoko talde batek babesten du, ondo trebatutakoa, eta pedalei eragiten jarraitzeko prest dagoena, esperientzia berriak bizitzeko aukera eskaintzeko, elkarrizketa desberdinak izateko eta, horrela, parte-hartzaileen, boluntarioen eta haien ingurune hurbilenaren artean lotura berriak sortzeko.

Ezagutu hemen BIZIKLETAZ ADINIK EZaren lana.