Berriro ere eguraldi oso txarreko egunak datoztela esaten ari dira, euri jasa handi eta haize bolada oso gogorrekin.
DYA Gipuzkoatik aholku batzuk ematen dizkizugu meteorologia hain txarraren aurrean gorabeherak saihesteko:
- Etxean ateak eta leihoak ondo itxi behar dira, aire indartsuko korronteak sor ez daitezen.
- Kendu era guztietako objektuak, apaingarriak, loreontziak… zure balkoi eta leihoetatik. Ezbehar asko, bide publikora erortzen diren eta oinezkoak kolpatzen dituzten objektuen ondorioz gertatzen dira.
- Ez atera kalera unerik txarrenetan eta, hala egiten baduzu, arretaz ibili. Erlaitz eta balkoietatik urrun, baita obratan dauden eraikinetatik ere.
- Euria ari badu, eta haize handia egiten badu, ez erabili aterkia, haizeak lurrera bota zaitzake eta.
- Gidatzen ari bazara, kontuz ibili, eta haize asko dagoenean abiadura gutxitzen joan.
- Hirian bazabiltza, kontu handiz ibili haizearen eraginez mugi daitezkeen objektuekin, edukiontziekin, loreontziekin, paperontziekin, toldoekin …
- Errepidetik zoazenean, ez joan karga duten ibilgailuetatik oso gertu, eta bolantea irmoki eutsi, ez egin bat-bateko mugimendurik.
- Kontuz tuneletatik irtetean, haizeak eragin handiagoa izaten baitu.
Honekin guztiarekin, inolako gorabeherarik ez jasatea, eta denborale hau laster eta ahalik eta kalte txikienarekin igarotzea espero dugu.