Goza itzagu Gabonak ustekabekerik gabe

Eguberriak iristean, plangintza, lanaren banaketa, gehiegikerien zainketa… funtsezkoak dira guztiek egun horietaz ustekabekorik eta kezkarik gabe gozatu ahal dezaten.

Horretarako, data hauetan oreka mantentzen ahalegintzeko eta ustekabekoak saihesteko jarraibide batzuk azalduko ditugu:

1.       Bidaiak egoki prestatu:
Pertsona askok lekualdatzeak egiten ditu data hauetan bere senideekin elkartzeko eta horretarako funtsezkoa da ondorengoa kontuan hartzea:

–   Bidaia aurretiaz prestatu, ordu “gorietan” atera gabe.
–   Bidaia ahalik eta egoera fisiko egokienean egin, nahikoa atseden hartu ondoren.
–   Bidaian zehar neke-zeinuak agertzen badira, gelditu eta atseden hartu. Arau gisa esaten da komenigarria dela bi orduz behin gelditzea, paseo bat ematea eta aire garbia arnastea.
–   Bidaiari guztiek kasu bakoitzerako homologatutako elementuengatik lotuta joan behar dute. Ezinbestekoa da haurrak beraien aulki homologatuetan joatea, beren adinetara egokituta eta zuzen helduta.
–   Gidatu behar bada ez hartu alkoholdun edaririk eta alerta-egoera gutxitzen duten eta ez gidatzea aholkatzen duten botikekin arreta handiz jokatu.

2.       Dieta zaindu:
Data hauetan ohikoa da gehiegikeriak egitea bai janariarekin bai eta edariekin ere, eta gehiegikeria hauek sor ditzakete ez soilik gizentzea baizik eta osasun-arazoak ere.

–   Denetatik jan daiteke, baina kantitate txikietan.
–   Ez hartu eguberrietako elikagai tipiko gehiegi, itsaskiak, esaterako, azido uriko eta koipe asko dutelako, eta gozoak, koipe eta azukre asko dutelako.
–   Garaiko fruta eta barazkiak hartu.
–   Ez hartu alkoholdun edari gehiegirik.
–   Gaixotasun kronikoren bat izateagatik (hipertentsio arteriala, diabetesa…) dieta berezia jarraitu behar duten pertsonek, data hauetan hura ez hausten ahalegindu behar dute.
–   Digestio eragozpenak agertzen badira, eta mediku batek arautuak badaude, haizeak kentzen dituzten botiketara, antiazidoetara eta babesle gastrikoetara jo daiteke. Eragozpenek 48-72 ordu baino gehiago badiraute medikuari kontsulta egin behar zaio.

3.       Gastuak kontrolatu:
Data hauetan etxeko gastuak nabarmen handitzen dira, familiaren ospakizunengatik, opariengatik, lagunen arteko festengatik… Aurrekontua gehiegi ez desegokitzeko…:

–   Erosketak planifikatzea eta hauek aurrerapenarekin egitea produktuak eta prezioak alderatu ahal izateko. Gainera, egun “nagusiak” gerturatzen diren heinean prezioek gora egiten dute, batez ere elikagaienak.
–   Aurrekontu bat prestatu eta hura betetzen saiatu.
–   Erosketak egitera eskudiruarekin joan eta ez kreditu-txartelarekin, tentazioak saihesteko eta ezusteko gasturik ez egiteko.

4.       Denbora antolatu:
Oporrak izan edo ez, batzuetan estresa sortzen duten jarduerez gainkargatzen ditugu data hauek. Hura saihesteko:

–   Anfitrioiak bagara sukaldaritza lantze korapilatsuak egitea saihestu. Horretan diharduten establezimenduei enkargua egin edo zereginak gonbidatu guztien artean bana daitezke.
–   Denbora bat hartu guretzat, atsegin dugun kirol edo aisialdizko jarduera bat egiteko, edo soilik, lasaitzeko.
–   Txikienekin ekintzak antolatu. Etxean ditugu eta haietaz gozatu behar da ere. Data hauetan zehar aukera asko daude haiek olgatu eta guztiak batera dibertitu ahal izateko.

5.       Arreta izan piroteknia elementuak erabiltzean: Duela urte batzuetatik hona, urte berriaren sarrera ospatzeko suziriak eta beste gailu pirotekniko batzuk botatzeko ohitura hedatu da, kasu batzuetan, legezkotasunetik kanpo daudenak. Erredurak eta suteak saihesteko hauen manipulazioa eta erabilera ekidin behar dira.

Eta azkenik, gogoratu zoritxarrez COVIDak gure artean jarraitzen duela. Sintomarik baduzu edo positibo eman duen norbaitekin egon bazara, egin proba senide eta lagunekin elkartu aurretik.