Gure oroitzapenak biltzen lagundu

45 urte bete ditugu eta zure ondoan bizitako uneak bildu nahiko genituzke. Era berean, etorkizuneko belaunaldiei erakutsi nahiko genieke, 1973an sortu ginenean, bultzatu gintuzten balio berdinek motibatzen jarraitzen gaituztela: gelditzea eta behar duenari laguntzea.

Gure baliabideen, kideen, edota lau hamarkada eta erdi hauetan zehar parte hartutako gertaeren baten argazkirik baduzu? Igo ezazu Facebook, Twitter edo Instagram-era eta #45DYAGipuzkoa etiketa jarri, guk elkarbanatu eta gure istorioaren oroigarri gisa gordeko dugu.

45urte@DYAgipuzkoa.com helbidera bidal dezakezu ere, eta paperean baduzu 943 46 46 22ra dei iezaguzu eta gu arduratuko gara eskaneatu eta zuri itzultzeaz.

Eskerrik asko!