Jose Antonio Malo eta Rafael Cañada ustekabean ezagutu ziren Rafael DYA Bizkaiako ibilgailu batekin gure probintziatik igarotzen ari zela. Rafaelek proiektua zertan oinarritzen zen azaldu zion eta Jose Antonioren buruan ideia bat sortzen hasi zen: zergaitik ez Gipuzkoan DYA bat sortu?
Juan Antonio Usparitza Jaunarekin elkartu zen, bere fundatzailea, eta ez zuen gehiago pentsatu. Garai haietan osasun lekualdatzeak lehiatilatik zapi txuri bat erakutsiz egiten ziren, eta sorosleak prestatzeko eta anbulantzia sare bat sortzeko ideia “zoroa”k urrutiko amets bat zirudien…eta tentagarria.
1973ko ekainaren 21ean “Gipuzkoan Bide Laguntza Elkarte bat sortuko da” izenburupean“ “La Voz de Españan” argitaratutako artikulu batek, eta Arroako garai bateko “La Cabaña” dantzalekuan burututako ongintzako dantzaldi batek, 17.800 pesetetako bilketarekin, lehen harria jarri zuten. Handik gutxira Elkarteko lehen Presidenteak —Jose Luis Barrero Garrido Jauna—eta bere Batzordeak Aurrezki-Kutxa Probintzialak (egun Kutxabank) lehen anbulantzia ematea lortu zuten, zeinari Donostia Udalerriko Aurrezki-Kutxak emandako bigarren anbulantzia batek, auto lantegi batek eta Orioko Gainean errepide-postu gisa kokatutako etxola batek jarraitu zioten.
Pixkanaka Elkartea hazten joan zen. Eta gaur egun bezala egin zuen, Gipuzkoako herriaren laguntzari esker. Dohaintzak urteroko diru-biltzearen bitartez eskatzen ziren, eta bazkideakbiltzeko kanpainak burutzen ziren. Eta lortzen zen guztia laguntza gehiago emateko ibilgailu berriak eskuratzean inbertitzen zen.
Laurogeigarren hamarkadan, eta Presidente bezala Eduardo Tamayo Jaunarekin, DYA erakunde preziatu eta ezagun bezala finkatu zen. Asistentzia lurralde guztitik zabaldu zen, errepideko erreskateko lehen unitateak, larrialdien eta hondamendien koordinakuntzarako ibilgailu bereziak, uretako eta mendiko erreskaterako unitateak, koordinazio zentru bat eta baliabide guztien arteko komunikazioak bermatzeko errepikagailu sare bat hornitu ziren. Era berean, probintzia osotik sorospeneko ikastaroen zabalkuntza bultzatu zen, eta boluntario kopurua 350 baino gehiagora heldu zen.
Bere larrialdien arretarako telefonoa, 46.46.22a, eta bere ibilgailuen kolore horia laguntza eta sorospenaren sinonimo bilakatu ziren, baita ondo prestatutako eta prestu dagoen boluntariotza eta larrialdiaren zerbitzura dagoen teknologia aurreratuenarena ere.
Gaur egun Elkarteak 240 boluntario baino gehiago eta 25.000 bazkide kolaboratzaile baino gehiago ditu ze beraien ekarpen ekonomikoekin posible egiten dute burutzen den lan soziala.
Premiazko laguntza, gizarte-ongizatea, osasun formazioa, istripuen prebentzioa, hondartzen zainketa, erreskatea, laguntza humanitarioa…DYA Gipuzkoaren historia bizirik dagoen historia da. Eta zuk hura idazten lagundu diezagukezu. Animatzen zara?