Iritsi da negu-hotza

ZER EGIN ARAZORIK EZ IZATEKO

Heldu da espero genuen hotza; gainera haize boladek sentsazio termikoa asko jaisten dute, eta ezustekoren bat jasateko aukera handitzen du.

Egun hauek era seguruago batean igarotzeko aholku batzuk dituzue hemen.

Etxetik atera behar bada:
1.  Arnasketa gaixotasunak dituzten pertsonak, haur txikiak eta adineko pertsonak kalera atera daitezen ekidin. Ezin bada saihestu, ez daitezela denbora luzez hotza egiten duen lekuan eta geldirik egon.
2.  Arropek eta oinetakoek hotzari egokitutakoak izan behar dute. Hainbat arropa geruza jartzeak gorputzeko beroa denbora luzeago mantendu dadin laguntzen du.
3.  Burua eta aurpegia ongi babestea oso garrantzitsua da, horrela, aire hotza biriketara sartzea eragozten da.
4.  Toki irekietan egiten den ariketa fisikoa eguraldiari egokitu. Ez erortzeko lurzoruaren egoerari erreparatu.

Etxebizitzan berogailuak erabiltzen direnean:
1.  Galdara eta kalefakzio berogailuen aldizkako berrikuspenak eguneratuta mantendu. Usain arrarorik nabarituz gero, ohikoenaren desberdina, zerbitzu teknikoari galdetu.
2.  Berogailuei adi egon, gortina, altzari edo su har dezakeen bestelako objektuetatik urrunduz. Ez jarri arroparik beren gainean.
3.  Txikienak bero iturriei gerturatu ez daitezen zaindu, eta horrela erredurak saihestu.
4.  Etxebizitza egunero aireztatu, airea berritzeko.

Bidaiatu behar bada:
1.  Ahal denetan, garraio publikoa erabili, errepideetako ibilgailu kopurua murrizteko.
2.  Bidai luzeren bat egin behar bada, gauez egitea saihestu.
3.  Ibilgailua egoki berrikusi, arreta berezia jarri gurpilei, izotz-kontrako likido mailari, bateriari, argiei eta balaztei.
4.  Bidaia hasi aurretik erregai-depositua bete.
5.  Ibilgailuarentzako kateak eraman eta ondo jartzen dakigula bermatu.
6.  Berokiak eraman, mugikorra kargatuta eta kargagailua, ura eta elikagai energetikoak ere bai.
7.  Kalefakzioa jarrita eramaten bada, noizean behin leihatila ireki airea berritzeko.
8.  Zoruaren egoerari arreta jarri izotz-plakak baleude, batez ere itzal-guneetan.
9.  Errepideen egoera interneten kontsultatu (Trafikoko web gunean) edo 011 telefonora hots eginez.