Konfinamendua etxean

Nola egin aurre ongizate emozionalari eusteko

Dagoeneko 4 aste baino gehiago daramatzagu etxean, Gobernuaren esanei jarraituz, koronavirusaren hedapena saihesteko helburuarekin. Zalantzarik gabe, pandemia honi aurre egiteko egin dezakegun gauzarik onena da.

Lehen egunetan, eta denontzat zerbait berria zenez, baikortasunez hartu genuen egoera, itxaropenez, modu dibertigarrian, baita zerbait positibo gisa ere, familian denbora gehiago partekatzeko aukera ematen baitzigun.

15 egun besterik ez zirela izango uste genuen, eta edozein modutan pasa ahal izango genituela. Baina, ondoz ondoko luzapenen ondorioz, askok tristura, antsietatea, ezkortasuna eta abar pairatzen hasi gara… Ez dugu horren guztiaren amaiera ikusten, eta horrek ondorioak ditu gogo aldartean.

Jarraian, jarraibide batzuk ikusiko ditugu egoera hori ahalik eta ondoen jasateko eta, batez ere, emozionalki ez ezegonkortzeko eta ondoez psikologiko handirik ez izateko:

  • Itxura fisikoak garrantzia du: Higiene egokia mantendu behar da, eta ez gara egun osoan pijaman geratu behar. Ispiluan ondo ikusi behar gara.
  • Gehiegizko informazioa saiestu: Albisteak entzun egin behar dira, baina ezin gara egun osoan haien zain egon. Telebistan aukera asko daude deskonektatzen laguntzen digutenak, telesailak, filmak, dokumentalak, lehiaketak …
  • Aktibo egon: Egun osoan pantailetara konektatuta ez egoten saiatu behar gara, jarduera fisikoak ere egin behar dira. Interneten adin guztietarako ariketak egiteko taulen bideoak aurki daitezke, eta etxean bertan egin daitezkeenak gainera. Jarduera fisikoak gertatzen ari den guztitik deskonektatzeko, sasoian mantentzeko eta gauez hobeto lo egiteko balioko digu.
  • Eguneroko errutina bat ezarri: Ordu berean jaiki eta oheratu behar gara gutxi gorabehera, lan egin tele-lana egiten bada, etxeko lanak egin, ariketa fisikoa egin, telebista ikusi, familiarekin jolastu… Laburbilduz, gauza desberdinetan lanpetuta egoteko antolatu behar da eguna.
  • Elkarbizitza ona bultzatu: Ziurrenik, inoiz ez dugu hainbeste denbora eman denak elkarrekin, espazio berean, hainbeste egunetan jarraian… Horrek elkarbizitza arazoak eragin ditzazke. Onena arau batzuk ezartzea da, zereginak banatzea, denen gustokoak diren puntuak bilatzea, jokoak eta jarduerak partekatzea, telebista elkarrekin ikustea. Azken batean, denei bizitza errazagoa egiten saiatu behar gara.
  • Intimitatea bilatu: Etxebizitza bera partekatu arren, bakardade eta intimitate uneak ere izan behar dira. Ez da denok batera egon behar une oro. Haur txikien gurasoek, euren zaintza banatu behar dute bakoitzak bere espazioa izan dezan.
  • Kanpokoekin harremana mantendu: Ikusi ezin dugun familiarekin komunikatu egin behar gara, lagunekin, lankideekin. Ahal bada, oso positiboa da bideo-deiak egitea, baita taldean egiten direnak ere, eta ez soilik bizitzen ari garenaz hitz egiteko, baizik eta bizitako uneak gogoratzeko, hau guztia pasatzean egingo dugunaz hitz egiteko…
  • Erlaxazio ariketak: Tentsioa sentitzen bada, baita erregulartasunez bada ere, erlaxazio taulak jarrai daitezke. Interneten mota askotakoak daude. 3-5 aldiz arnasa sakon hartzea ere baliagarria izan daiteke.

Eta, batez ere, konfinamendu hori ez dela zigorra pentsatu behar dugu, baizik eta guretzat, gure familiarentzat, eta oro har gizartearentzat oso positiboa den zerbait egiten ari garela. Bizitzak salbatzen ari gara!