KORONABIRUS, irabaziko zaitugu!!!

Urtebete igaro da, jada, bizitzen ari garen amesgaiztoa hasi zenetik, urtebete COVID-19 pandemia deklaratu zenetik. Bizitza aldatu digun eta muturreko egoeretan jarri gaituen urtea. Helduok sufritzen eta, salbuespenak salbuespen, gure aldetik ahal dugun guztia jartzen ari gara hau amai dadin, baina, eta txikienak?
DYArentzat, haurrak dira benetako heroiak, etorri den guztira egokitzen jakin duten gizakitxoak: etxeko konfinamendua, eskolak etxetik ematea, lagunekin edo senideekin egon ezin izatea, urtebetetzeak ez ospatzea, oporrik ez izatea, eskolaz kanpoko jarduerarik egiterik ez izatea…, eta hori guztia egokitzeko eta konpromisoa hartzeko gaitasun handiarekin.

Baina guretzat, txikienak Covid-19aren aurrean duten portaeraren benetako erantzule izateko modurik onena, birus hau benetan zer den ezagutzea, nola transmititzen den jakitea, eta beren begiekin kutsatzea zein erraza den ikustea da.Hori dela eta, DYAk oso tailer praktikoa eta audiobisuala sortu du Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Bertan, banakako jolasen, bideoen eta irudien bidez, birusaren kutsadurari aurrea hartzeko zer egin behar duten eta zer ez ikasiko dute.

Jarduerak ordu eta erdiko iraupena du, euskaraz edo gaztelaniaz, eta ikasgela berean egingo litzateke, ezarritako segurtasun-neurri guztiekin, eta Ikastetxeari hobekien datozkion egun eta ordutegietan.

Eta gainera, guztiz doakoa da proiektu honetan laguntzen duen Kutxa Fundazioari esker.


Dei iezaguzu eta eska iezazkiguzu aurtengo ikasturtearen amaierarako eta hurrengoaren hasierarako behar dituzun tailerrak, hilabete hauetan osasun-egoerak hobera egingo duelakoan eta pertsonen arteko distantzia txikiagoa eskatzen duten beste hezkuntza-jarduera batzuei ekin ahal izango diegulakoan.

GALDEIGUZU 

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 943 46 46 22 zenbakira, eguneko edozein ordutan, edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera mezu elektroniko bat bidali, gustura lagunduko dizuegu.