Legezko oharra

Lege Informazioa

Indarrean dagoen legeria betez, jakinarazi nahi dizugu www.dyagipuzkoa.com (aurrerantzean “webgunea”), interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa (aurrerantzean “DYA Gipuzkoa”)
  • F.Z.: G20039855
  • Helbidea: Mendigain, 30
  • Herria: 20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 46 46 22
  • Helbide elektronikoa: datubabesa@dyagipuzkoa.com
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta 551 zenbakiarekin.

DYA Gipuzkoaren helburu nagusiak arreta soziosanitarioa, prebentzioa eta erreskatea  dira. Webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, DYA Gipuzkoa “Tratamenduen Erantzule” (edo horrela dagokion kasuetan “Tratamenduaren Arduraduna”) izango da.

Nola nahi ere, DYA Gipuzkoak kanpoko webguneetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira DYA Gipuzkoaren titulartasunekoak izango.

Webgune hau bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzaile da (aurrerantzean, “erabiltzailea”).

1.     Helburuak
Webgunearen helburu nagusiak hauek dira: DYA Gipuzkoaren zerbitzu eta jarduerak ezagutaraztea, interesdunekin harremanetan jartzeko, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea; DYA Gipuzkoak parte hartzen dituen jardueretaz eta ekimenetaz informatzea eta hauek antolatzea eta zabaltzea.

2.     Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak, pribatutasun politika eta cookie politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman DYA Gipuzkoari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

3.     Bermeak eta erantzukizunak salbuestea
DYA Gipuzkoak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. DYA Gipuzkoak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. DYA Gipuzkoak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

DYA Gipuzkoa ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. DYA Gipuzkoak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

DYA Gipuzkoak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. DYA Gipuzkoak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

4.     Jabetza intelektuala
Webgune honen eta bertan dauden elementuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak DYA Gipuzkoaren jabetzakoak dira, baldin eta besterik zehazten ez bada. Eskubide horien artean daude orrialdeak, atalak, egitura, itxura, diseinua, pantailak, informazioa eta dituen erabilerak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, lemak eta abar.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, DYA Gipuzkoak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, DYA Gipuzkoaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

5.     Indarraldia eta aldketa
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta DYA Gipuzkoak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. DYA Gipuzkoak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko. Horregatik DYA Gipuzkoak gomendatzen dizu baldintza hauek berrikustea webgunera konektatzen zaren bakoitzean.

6.     Jurisdikzioa
DYA Gipuzkoaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, DYA Gipuzkoa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, DYA Gipuzkoak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.