DYA Gipuzkoaren 50. urteurrena dela eta, antolatuko den jardueretako bat Lehen Hezkuntza ikasten ari diren Gipuzkoako ikasleen arteko “marrazki-lehiaketa” da.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
- Marrazkiaren gaia “DYA” izango da, zer den, zer egiten duen, zer ibilgailu dituen, bere boluntarioak…
- Marrazkiak folio batean egin behar dira, A4 tamainan.
- Erabilitako materialak libreak izango dira (pinturak, errotuladoreak, akuarelak…).
- Behean, eskuineko ertzean, haurraren izen-abizenak, ikasturtea eta dagokion Ikastetxea agertuko dira.
- Lanak, ondorengo bitarteko hauek erabiliz helaraziko zaizkio DYAri:
- irakaskuntza.eskola@dyagipuzkoa.com helbide elektronikoaren bidez.
- DYAk zuzenean ikastetxean jasoaz (ikastetxe bakoitzarekin data eta ordua itxiz).
- Posta arruntez:
- DYA Gipuzkoa Bidelaguntza Elkartea.
Baratzategi 10, behea – 20015 Donostia-San Sebastián
- DYA Gipuzkoa Bidelaguntza Elkartea.
Lanak batera bidal ditzake Ikastetxeak.
- Marrazkiak jasotzeko azken eguna 2023ko maiatzaren 31 izango da.
- Epaimahaia DYAko Zuzendaritza Batzordeko kideek osatuko dute, eta kategoria bakoitzeko marrazki irabazleak aukeratuko dituzte, 2023ko ekainaren 6an.
- Irabazleen Ikastetxeei emaitzaren berri emango zaie.
- Sariak marrazketa- eta pintura-materialen loteak izango dira, irabazle bakoitzarentzat.
- Sari-banaketa DYAren Ospakizun-Jardunaldian egingo da, uztailaren 23an, Donostian. Ordutegia eta helbidea Ikastetxeei zehaztuko zaie.(Irabazleren batek egun horretan bere saria jasotzerik ez badu, Ikastetxera helaraziko zaio datorren ikasturtearen hasieran).
- Marrazkiak DYAren jabetzakoak izango dira eta Ospakizun-Jardunaldian erakutsiko dira, baita Sare Sozialetan ere, adingabearen datu pertsonalak alde batera utzita.