29sailak 4a Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta DYAk ezin du aukera hau alferrik galdu Minbiziaren agerpena aurre ikustera edoeta hura etapa goiztiarrean antzeman eta sendatzen laguntzera bideratutako hainbat gomendio helarazteko.
1. EZ ERRE: Baina kea dagoen espazioetan ere ez egon. Tabakoa hainbat minbizia tiporen eragilea da, ez biriketakoa soilik.
2. PISUA KONTROLATU: Hainbat ikerketek gizentasunaren eta hainbat tumore moten arteko erlazioa frogatu dute. Komenigarria da orekadun dieta baten bidez eta ariketa fisikoa eginez pisu egokia mantentzea.
3. ALKOHOLAREN KONTSUMOA JEITSI edo EZ EDAN: Asteburuetako alkohol betekadak bezain kaltegarria da alkohola egunero era erregularrean kontsumitzea.
4. ARRETA EGUZKIAREKIN: Azal-mota bakoitzerako egokia den eguzki-babesa erabili behar da beti, eta eguerdiko orduetako eguzkia saihestu. Era berean, kontutan hartu behar da eguzki-kabinak ere kaltegarriak direla.
5. Neska/mutilak B hepatitisaren kontra eta neskak giza papilomaren birusaren aurka TXERTATU behar dira. Honi esker, gibeleko edo beste organo batzuetako minbizia garatzeko aukera murriztu daiteke etorkizunean.
6. Aldian behingo BERRIKUSTEAK. Guztien erantzukizuna da aldian behingo kontrolak egitea hainbat minbizi mota berehala antzemateko. Kasu batzuetan eta Autonomia Erkidegoen arabera, doako bahetze-kanpainak daude:
– Bularra: 50 eta 69 urte bitarteko emakumeentzat.
– Kolona eta ondestea: Gorozkietan odol ezkutuaren bilaketaren bitartez, 50 eta 69 urte bitartean.
– Prostata: Tumore markagailu baten bidez edo 55 urtetik aurrera ekografia baten bitartez.
– Umetoki-lepoa: Sexualki aktiboak diren 25 eta 65 urte bitarteko emakumeetan.