NEURRIKO IBILALDIAK, urteko edozein momentutan

Ibilaldiak, programatutako bidaiak, museoetara bisitak, su artifizialak ikusi, Jazzaldiara joan, zinemara… Zure inguruneaz gozatzea!

Bere higikortasun murriztua dela eta familiako kideekin, lagun taldearekin edota Eguneko Zentruko, Egoitzako edo Zaharren Egoitzako kideekin batera bizitzaren plazer txiki hauetaz gozatzeko arazoak aurkitzen dituzten pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko apustuaren alde jarraitzen dugu DYAtik.

Horretarako, Elkarteak egokitutako ibilgailu flota bat prest du era partikularrean edo taldean programatutako edozein jarduera egiteko, bai egun bakar baterako bai eta hainbat egunetarako ere.

Gurpildun aulkian edo higikortasun arazoekin aurkitzea jada ez da eragozpena zure inguruneko gainerako pertsonekin egunerokotasunetik kanpoko jardunaldi batez gozatzeko.

943 46 46 22ra dei sinple bat eginez edo gizarte.zerbitzuak@DYAgipuzkoa.com helbidera gutun bat idatziz, eta inongo konpromisorik gabe, zuri nola lagundu aztertuko dugu.

Mosaico-sociales