Nork nahi du uda desberdin bat!!

16 eta 18 urte bitarte badituzu, eta udara honetan zerbait berria probatu nahi baduzu, zatoz gurekin astebete bat pasatzera.

Uztaila eta abuztua artean banatutako 6 asteetan zehar eta 12 pertsonako taldeetan banatuta, 6 egunetan, Elkarteko boluntariotza arlo ezberdinak ezagutzeko aukera izango duzu, bertan egiten den boluntariotza lanarekin zer ikusia duten praktikak, simulakroak eta ekintzak eginez. Azken finean, DYA Gipuzkoako boluntario izateak zer esan nahi duen sentitzeko aukera izango duzu.

Imagen-interior

Osasun laguntza, gizarte zerbitzuak, mendiko, uretako eta errepideko erreskatea, koordinazioa… hauek dira, begiraleen eta boluntarioen laguntzaren bitartez ezagutuko dituzten boluntariotza arloetako batzuk. Hau guztia dohainik eta dinamikak eta tailerrak erabiliz.

Pasa ezazu astebete desberdin bat gurekin! Egin behar duzun gauza bakarra, 943 46 46 22 zenbakira deitzea da edo e-mail bat bidali gazteDYA@DYAgipuzkoa.com helbidera datu hauekin: Izen-abizenak, helbidea, posta kodea, herria, adina, e-maila, telefonoa eta zure Irakaskuntza Zentroaren izena.

Honako aste hauetan parte har dezakezu:
Ekainak 29, uztailak 6, uztailak 13, uztailak 20, uztailak 27 eta abuztuak 3.