Bere jaiotzatik DYAk argi izan du bere helburua: bere lana egiteko baliabide aurreratuenak izatea.
Horregatik izan ginen anbulantzia-furgoiak, kanpaina-ospitale puzgarriak erabiltzen aintzindariak, ibilgailuetan harrapatutako pertsonak libratzeko Estatuko lehen erreskateko unitatea sortu genuen erreminta espezifikoekin, edo mendian galdutako pertsonen lokalizaziorako puntako teknologiak garatu ditugu.
Baliabide hauek larrialdietan erabiltzeaz gain, prebentzio-lanetan eta nazioarteko laguntza humanitarioan erabiltzen ditugu.
Gaur egun, gure bazkide kolaboratzaileei esker, Elkarteak ondorengo baliabideak ditu:
- Larrialditarako anbulantzien eta anbulantzia medikalizatuen flota bat, haietako asko lur orotakoak, heltzea zaila den zonetara iritsi ahal izateko.
- Garraio egokituko mikrobusen flota bat, plataforma jasotzailearekin eta gurpildun aulkientzako plaza espezifikoekin hornituak.
- Errepideko, mendiko eta uretako erreskateko unitateak, larrialdi eta hondamendietan biktimetara iristeko baliabide eta ezagutza bereziak beharrezkoak direnean esku hartzeko prestatuak.
- Laguntza logistikoko ibilgailuak, egoera katastrofikoetan edo iraupen luzeko esku-hartzeetan edo bilaketetan premiazko elikagaiak eta ostatua emateko.
- Transmisioko eta koordinazioko unitate mugikorrak larrialdia gertatu den lekutik gure lanak zuzendu eta antolatzeko.
- Puzgarriak diren Kanpaina-ospitale eramangarriak, lekuan bertan premiazko osasun-laguntza emateko edo hondamendi bateko biktimak sailkatu eta antolatzeko hornituak.
- Asistentzia azkarreko scooter motatako motoak, eta Enduro motatakoak mendiko bilaketa eta esku-hartzeetarako, baita prebentzio-lanetarako ere.
- Mountain Bike motatako asistentzia bizikletak mendiko proben eta oinezko lasterketen zaintzarako.
- Karelez kanpoko itsasontziak itsasertzean erreskate edo zaintza esku-hartzeetarako, eta bereziak uholde eta ibaietako erreskateetarako.
- Laguntza emateko eta pertsonala garraiatzeko ibilgailuak, edozein lekutan gure baliabideak indartzeko.
- Edozein larrialdi egoeratan erabiltzeko irrati-komunikazio ekipoak, errepikagailu mugikorrak, larrialdiko argiztapen ekipoak, sorgailu elektrikoak, ura ateratzeko bonbak, garraiorako esku-oheak…bezalako euskarria emateko materiala…