Umeentzako jarduera hezigarri berria
3 eta 6 urte bitarteko ikasleei zuzendutako jarduera berri bat gehitzen zaio DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolak garatzen duen eskaintza hezigarriari.
Kasu honetan, antzezlan txiki baten irudikapenaren bitartez, gaixotasunen transmisioa sahiesteko kontutan hartu behar diren oinarrizko higiene arauak azaltzen zaizkie umeei.
Irudikapena eskuak garbitzeko teknika zuzenak erakusten hasiko da, denek DYAko soroslearen azalpenak jarraituz imitatu beharko dituztenak.
Gero hortzak garbitzen ikasten dute, eta ekintza honek txantxarraren agerpena sahiesteko duen garrantziaz kontzientziatzen zaie.
Azkenik, era egokian dutxatzeko azalpenekin amaitzen da saioa, batez ere lehortze zuzenaren garrantzia azpimarratuz.
Jarduera guztian zehar 3 pertsonaia daude agertokian, soroslea, bainularia eta “Bitxi”, mikroorganismo bat, lehenaren argibideak jarraitu eta jarduerarekin erlazionatutako abesti eta dantzekin umeak animatzen dituztenak.