Gizarte Balioei DYA Saria 2018

Abenduak 12an, asteazkena, Donostiako DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean (Baratzategi Kalea, 10), gure Elkarteak 2018ko Balore Sozialei DYA Saria emango dio Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari (ASPANOGI).

Sari hau, elkartasunaren, talde-lanaren edo boluntariotzaren sustapenaren bidez gure gizartea hobetzearen alde konprometituta dauden pertsonak edo Elkarteak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.

Zentzu honetan, ASPANOGI Elkarteak, 4 familiei esker bere giza ekimena 1998. urtean hasi zuenak, lan neurrigabea egin du helburu argi batekin: haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea, eta gaixotasunaren berri izaten den unetik beraien beharrei erantzun bat ematea.

Familien, langileen, boluntarioen eta erakunde laguntzaileen lanari esker, ASPANOGI-k haur minbizidunaren arretan hobekuntza nabarmenak lortu ditu bai ospitale-eremuan zein handik kanpo ere.

Hori dela eta, inolako zalantzarik gabe, eskainiko diogun errekonozimendu xume hau merezimendu osoz jasoko du.

Bereziki ASPANOGI-k bere 20. Urteurrena betetzen duen urtean.