San Juan gau magikoan, arriskurik gabe ospatzeko aholkuak

Uztailaren 23an, “San Juan gau” magikoa ospatzen da eta urtearen egun luzeenean mila su piztuko dira. Aurrez festa handi bat izango dena amesgaiztoan bilakatu daiteke, badaezpadako neurriak hartzen ez badira nahigabeko suteak eta erredurak sor daitezkeelako partehartzaileetan. Horiek ekiditzeko DYAk aholku batzuk ematen dizkizue:

  • Sua pizten den lekua zuhaitzetatik urrun egon behar du eta etxeetatik, linea elektrikoetatik, ibiligailuetatik… gutxienez 15 metrotara.
  • Asfaltoan sua pizten bada bertan kalteak eragozteko, egokia da babesten duen xafla metaliko bat jartzea.
  • Ke handia edo toxikoa sortzen duten gauzak erretzea saihestu behar dira, hala nola pneumatikoak, olioak… Gomendagarria da egurra soilik erabiltzea eta hura pizteko erregai likidoak ez erabiltzea.
  • Haize handia badago, sua ez da piztu behar, kontrolik gabe zabal ez daitezen.
  • Suan gainetik salto egitearen ohitura ekiditu behar da, erredura bat sufritzearen arriskua oso altua baita.
  • Behin ospakizuna bukatzen denean, zihurtatu behar gara sua guztiz itzalita dagoela eta gunea garbia gelditzen dela.

Azkenik, DYAko zenbait anbulantzia gauez hainbat herrietan, prebentibo moduan, egongo direla gogorarazten dizugu. Ikusten eta behar bagaituzu, deituiguzu.

Edozein larrialditan 112 telefonora deitu behar duzula gogorarazten dizugu ere bai.