45Tenperatura altuen egoerek osasunean eragin kaltegarriak dituzte eta adineko pertsonak, gaixo kronikoak eta 4 urte baino gutxiagokoei eragiten diete maiztasunez. Ez da ahaztu behar, muturreko tenperaturak daudenean, esfortzu fisiko handiak egiten dituzten pertsonak, lan astunak edo kirol biziak adibidez, tenperatura horien aurren osasun arazo larriak sor daitezke.
Tenperatura igoeren ondorioak biztanleriaren artean murrizteko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak honakoa aholkatzen du:
- Likido ugari edan, batez ere ura, deshidratatzeko arriskua saihesteko. Ez egon egarri izan zain edateko. EZ edan alkoholik, kafeinadun edaririk, ezta azukre gehiegi dutenak ere.
- Otordu arinak egin (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta…
- Eguzkiak jotzen dituen leihoak itxi eta pertsianak jaitsi, eta bero gutxieneko orduak aprobetxatu etxea aireztatu eta freskatzeko.
- Arropa egokia, arina eta kolore argikoa, eta oinetako eroso eta freskoak jantzi.
- Saiatu kalera ez irteten bero handieneko ordutan.
- Irten behar izanez gero, burua estalita eta eguzkitako betaurrekoak eraman, beti itzala bilatuz.
- Ariketa eginez gero, bero gutxieneko ordutan egin.
- Ez inoiz gelditu, ezta pertsonarik edo animaliarik ez utzi, aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, itzaletan egon arren.
- Gogoan izan etxe barruan 35ºC edo gehiago egiten badu, aireztagailuek ez dituztela beroak osasunari eragin liezazkiokeen ondorioak saihesten. Komeni da freskatzeko beste metodo batzuetara jotzea, hala nola, dutxa edo bainu hotzak hartzea, edo aire girotua duen gertuko tokiren batera joatea.
- Adineko pertsonak eta haurrek gomendio hauek bete ditzaten ondo zaindu. Etxean bakarrik bizi diren pertsonei ere arreta berezia jarri.
- Tenperatura altuekin lotura duten sintomek jarraituz gero (ahultasuna, akidura, zorabioak, okadak, …), Osasun Zentro batera joan edo larrialdi telefonora hots egin.