Udaberrian dena ez da polita

Udaberriko alergien aurreko gomendioak

Alergias-interior

Badira aste batzuk udaberria iritsi zela gurera eta, urtero bezala, eguzkiaz eta eguraldi onaz gain udaberriko alergia kasuen gehikuntza nabarmena ere ekarri du. Biztanlegoaren % 15a, gutxi gorabehera, alergia kasuren batek eraginda egongo da datozen hilabeteetan.

Usinak, kongestioa eta sudurreko jariatze handiagoa, konjutibitisa (malko isurketa garrantzitsuagoarekin), edo eta zintzur, sudur, ahosabai eta belarrietako azkurak dira, besteak beste, udaberriko alergia edo “polinosis” bezala ere ezagutzen dena jasaten duten pertsonek jasan ditzazketen sintomak. Kasu larrienetan ere asma ager daiteke.

Alergia kasu hauen errudun nagusia polena da, landareetan egoten diren eta aire bidez barreiatzen diren partikula mikroskopikoak. Horregatik, egun lehor eta haizetsuetan sintoma alergikoak areagotu egiten dira eta lainotutako egunetan edo euria egiten duenean berriz gutxitu.

Gaitz honi aurre egiteko tratamendua alergenoarekiko kontaktua saihestean oinarritzen da, nahiz eta kasu batzuetan ere beharrezkoa izaten den tratamendu farmakologikoa, azken hau, beti ere, medikuaren agindupean.

Polenarekiko kontaktua saihestea zaila da, honen kontzentrazioa handitzen den egunetan azalera guztietatik zabalduta eta airean etenda egoten baita. Hala ere, ondoren agertzen diren aholkuei jarraituz, kontaktua asko gutxi daiteke:

1. Aerobiologia Estazio Sareen polen kontzentrazioak kontsultatu (Euskal Herrian: EUSKALMET Euskal Meteorologia Agentzia- www.euskalmet.euskadi.net).

2. Polen kontzentrazio altuko egunetan zelai edo landare asko dagoen zonaldetara irteerak ez egiten saiatu behar da. Halaber, utzi ezazu zure terrazako edo lorategiko landareen manipulazioa beste baterako.

3. Polen kantitate handienak pilatzen diren orduak goizeko lehen orduak eta arratsaldeko azkenak dira. Hori dela eta, ordu horietan kanpoko jarduerak egitea eta leihoak irekiak izatea saihestu behar da.

4. Eguzkitako betaurrekoak erabili kalean, begien eta polenaren arteko zuzeneko kontaktua saihesteko.

5. Bidaiatzen baduzu, autoko leihoak itxita daudela egin, kanpoko airea barrura sar ez dadin. Ibilgailuko aire girotuan ere iragazkiak jar daitezke, baina maiz aldatu behar izaten dira.

6. Arropa etxebizitzako kanpokaldean ez esekitzea gomendatzen da, honen bidez polen partikulak etxe barrura sar ez daitezen.

7. Zu ere polen eramalea izan zaitezke, beraz, etxera iristerakoan dutxa zaitez eta alda itzazu arropak.

8. Etxea garbitzerakoan erabili ezazu xurgagailua, etxebizitzan egon daitezkeen polen partikulen mugimendua saihesteko.

9. Edozein zalantzaren aurrean edo alergia sintomek okerrera egiten badute zoaz medikuarengana, beharrezkoa izanez gero jarraitu beharreko tratamendua jasotzeko. Ez izatzu zure kabuz sendagaiak hartu.