Uretan itotzearen aurkako prebentzioa eta eskuhartzea

Salbamenduko eta Sorospeneko Espainiako Federazioaren datuen arabera, ingurune urtarrean izandako itotzeen ezbehar-tasa gorantz doa.

2017an guztira 481 pertsona hil ziren itota: aurreko urtean baino 44 pertsona gehiago, eta 2015ean baino 66 gehiago.

Federazioak nabarmentzen duenez, 2017an izandako gertakari erdiak itsasbazter inguruetan eman ziren (hondartzak % 52), logikoa dirudiena udakoak baitira ere itotzeagatiko ezbehar gehien jasaten dituzten hilabeteak —ekaina, uztaila eta abuztua—. Izan ere, zendutakoen % 49,2 hiru hilabete hauetan hil ziren. Biktimen profila, gizonezkoa (% 80), espainiar nazionalitatekoa (% 73), eta 35 urtetik gorakoa (% 84,4).

Itotzeagatiko heriotzen kausa nagusia zuhurtziagabekeria da: zaindutako inguruetan dauden ohartarazpen seinaleek edo sorosleek diotena ez jarraitzea. Hari bainu inguruak ez ezagutzearena gehitzen zaio, edota pertsona bakoitzaren ahalmen fisikoarena ere.

DYA Gipuzkoak, herritarrei prebentzioa, ongizatea eta osasuna hurbiltzeko bere apustuari jarraiki, maiatzean zehar, eta DOAKO eran, hitzaldiak eskainiko ditu uretan itotzearen aurkako prebentzio eta eskuhartzeari buruzko jarraibideak ikasi nahi dituen edozein pertsonari irekiak.

Haietan, inguru bakoitzari dagozkion ohiko arriskuei ekingo zaie (hondartza, igerilekua, ibaia…), haiek saihesten ikasiko da, bai eta itotzearen aurrean jokatzen jakiten ere.

Ondoren, programatutako datak:

ITA-Tabla-fechas-E

Bertaratu nahi duten pertsonek bere plaza gorde beharko dute 943 46 46 22 telefonora deituz (eguneko edozein ordutan), edota irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.