Zer jakin behar dut alkoholdun edariak kontsumitzen baditut?

1. Ez duzu alkoholik kontsumitu behar:

  • 18 urtez beherakoa bazara, garapen fisiko eta psikologikoan dagoen zure organismoari gehiago eragiten bait dio. Gainera legeak debekatu egiten du.
  • Gibeleko, giltzurruneko edota Gaixotasun psikiatrikoren bat baduzu.
  • Medikazioren bat hartzen ari bazara.
  • Haurdun bazaude, alkoholak fetuan arazoak eragiten bait ditu, esaterako, garapenean atzerapenak, pisu galerak…

Ez dezazun inoiz alkoholik edan beste batzuek egiten duten bera egiteagatik edo hobeto pasatzearren.

2. Alkohola edatea erabakitzen baduzu, era arduratsuan egin arriskuak saihesteko. Kontuan har ezazu ondorengoa, arazo desatseginak ekiditeko:

  • Urdail betearekin edan ezazu beti, aurretik zerbait janez.
  • Hartzen duzun alkohol kantitatea kontrolatu eta ez itxaron mozkorkeriaren sintomak izatera arte edateari uzteko. Urdailean oraindik zure egoera larriagotuko duen alkohol kantitatea geratuko da xurgatzeke.
  • Saiatu alkoholdun edari mota desberdinak ez nahasten.
  • Ez nahastu alkohola beste substantzia batzuekin, gehienetan hauen arteko interakzioa edo efektuen indartzea ematen baita.
  • Ez galdu zure edaria begien bistatik, desiratzen ez duzun zerbait bota diezazukete.
  • Kopen artean ura edo edari alkoholgabeak ere hartu.
  • Edan baduzu ez gidatu, ahalmenak kaltetuak ez dituzula uste baduzu ere. Ez zaitez igo edan duen norbaitek gidatzen duen moto edo auto batean ere.
  • Sexu harremanak izan behar badituzu, gogoratu zaitez gaixotasun transmisioak edo desiratu gabeko haurdunaldiak saihesteko babesa erabiltzeaz.
  • Edan ondoren gaizki aurkitzen bazara eta konortea galduko duzula uste baduzu lagunduko dizun norbait abisatu.

3. Ez dezazun inoiz bakarrik utzi gehiegi edan duen eta ondo aurkitzen ez den lagun bat.

Une horietan garrantzitsua hura da eta ez gurasoen liskarra.