Joka arduraz. 18 urtetik gorakoa zara?
Webgune honetan sartzeko eta edukia ikusteko, gutxienez 18 urte izatea beharrezkoa da.
Zure adina dela eta, sarrera mugatuta daukazu.
Amets egitea lehen urratsa da

Gipuzkoako DYA Errepideko Laguntza Elkartea, aurrerantzean “DYA Gipuzkoa”:
IFK: G20039855
Helbidea: Mendigain, 30
Herria: 20014 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 46 46 22
Helbide elektronikoa: datubabesa@dyagipuzkoa.com
DYA Gipuzkoak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu beharreko datu pertsonalen babesaren arloko oinarrizko araudia honako hau da:
a) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez (“DBEO”).
b) 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (“DPBEDBG”).
c) Horien osagarri diren eta horiek garatzen dituzten hurrengo arauak.
3. Webguneak, aplikazioak eta sare sozialetako kanalak
DYA Gipuzkoaren webgune ofizialak www.dyagipuzkoa.com eta www.dyagipuzkoa.eus helbideetan daude. DYA Gipuzkoak sare sozial eta profesionaletan dituen kanal ofizial nagusiak honako hauek dira:
Facebook: https://es-es.facebook.com/dya.gipuzkoa
X: https://x.com/DYAGipuzkoa
Instagram: https://www.instagram.com/dyagipuzkoa/
YouTube: https://www.youtube.com/user/dyagipuzkoa
Pribatutasun Politika honen ondorioetarako, aurrerantzean, DYA Gipuzkoaren webgune ofiziala, izan litzakeen web- edo mugikor-aplikazioak eta sare sozialetako kanal ofizialak, guztiak batera, “webgunea” deituko dira, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
Datu Pertsonalen Babesari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie DYA Gipuzkoaren webgunean, aplikazioetan edo sare sozialetako kanal ofizialetan edozein bide erabiliz (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, eremu pribatuen bidez, etab.) ematen dituzten datu pertsonalak, edo horien erabileraren ondoriozkoak, DYA Gipuzkoaren datu-tratamenduko sistemetan sartu ahal izango direla.
DYA Gipuzkoak egin ditzakeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
a) Gure gizarte- eta osasun-laguntza eta prebentzio zerbitzuak (eta horiekin lotutako lanbide-arloak) eskaintzea eta kudeatzea, horiek linean eskatu eta kudeatzeko aukera barne.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Zerbitzuak kudeatzeko datu pertsonalen tratamenduaren premia (DBEOaren 6.1.b artikuluaren araberako “kontratu- edo aurre-kontratu-harremana”).
b) Gure larrialdi, erreskate eta prebentzio zerbitzuak kudeatzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Tratamenduaren premia, interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten funtsezko interesak babesteko (DBEO, 6.1.d art.).
c) Gure prestakuntza-zerbitzuak kudeatzea.
Oinarri legitimatzaile nagusiak: Zerbitzua kudeatzeko datuen tratamenduaren premia (DBEO, 6.1.b art.); DYA Gipuzkoaren interes legitimoa (DBEO, 6.1.f art.).
d) DYA Gipuzkoaren eta pertsona interesdun eta lotuen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak eskaintzea, eta eskaera zein eskariei erantzutea; gizarte- eta osasun-zerbitzu jakin batzuk kudeatzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: Interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a art.), datuak helburu horiekin ematen dituenean.
e) Loteriaren erosketa-salmenta kudeatzea (nagusiki Gabon sasoian).
Oinarri legitimatzaile nagusia: Erosketa-salmenta kudeatzeko datu pertsonalen tratamenduaren premia (DBEOaren 6.1.b artikuluaren araberako “kontratu- edo aurre-kontratu-harremana”).
f) DYA Gipuzkoaren jarduerak eta ekimenak, edo DYA Gipuzkoak parte hartzen duenekoak, informatzea, antolatzea eta zabaltzea; gure webgunearen, aplikazioen eta sare sozialetako presentziaren erabilera kudeatzea eta analizatzea; gure zerbitzuekin lotutako informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea; interesdunen irudiaren (eta, hala badagokio, ahotsaren) tratamendua kudeatzea.
Oinarri legitimatzaile nagusia: DYA Gipuzkoaren interes legitimoa (DBEO, 6.1.f art.).
Emandako datu pertsonalak bildu direneko helburua betetzeko, helburutik erator litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko edota kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, etab.) ezartzen duen aldian kontserbatuko dira.
DYA Gipuzkoak konpromiso sendoa du erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin. Zure datu pertsonalen tratamendua isilpekoa izango da eta araudi hau beteko du. Era berean, datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako soilik tratatuko dira, eta ez dira beste inolako helbururekin erabiliko ez eta hirugarrenei lagatuko ere, zuk berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu behintzat. Arau orokor gisa, DYA Gipuzkoak ez dizkie daturik lagatuko hirugarrenei, lege-betebeharrik egon ezik. Hala ere, egoera zehatzak gerta daitezke, non datu jakin batzuk hirugarrenei komunikatzea beharrezkoa den zuk eskatutako zerbitzuak kudeatzeko (adibidez, datuak “DYA Gipuzkoa Fundazioari” edota erakundeko zuzeneko kolaboratzaileei komunikatzea, zerbitzuaren fangeren batean esku har dezaketenak). Kasu horietan, DYA Gipuzkoak datuak komunikatu edota transferitu ahal izango dizkie hirugarren horiei, eta horiek, nolanahi ere, kontratu bidez lotuta egongo dira DYA Gipuzkoak dituen konfidentzialtasun-betebehar berberak betetzera, eta, betiere, datu pertsonalak babesteari buruzko araudia betez.
DYA Gipuzkoan lan egiten duten pertsona guztiei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionalerako duten betebeharra.
DYA Gipuzkoak ez du eskatzen datu pertsonalik ematea webgunean sartzeko; nolanahi ere, webgunean inprimakiak daude (“Egin zaitez Boluntario”, “Egin zaitez Kolaboratzaile”, “Harpidetza”, etab.), eremu pribatuak, etab., eta horiek erabiltzeko beharrezkoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea, gehienak identifikaziokoak edo harremanetarakoak. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak aske eta borondatez ematen ditu. DYA Gipuzkoak ez du eskatzen eskatutako zerbitzua aurrera eramateko beharrezkoa dena baino informazio pertsonal gehiago.
Larrialdi-deiak grabatu egin daitezke, eta, beraz, interesdunen ahotsaren tratamendua egin liteke.
Edozein eduki mota (datuak, dokumentuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidaltzen/sartzen duen erabiltzaileak adierazten eta bermatzen du hemen adierazitako baldintzekin eta indarrean dagoen legearekin bat datorren moduan egiten duela. Hirugarrenen datu pertsonalak sartzen dituen erabiltzaileak adierazten du haien berariazko baimena duela datu horiek tratatzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta tratamendu legitimoaren erantzule bakarra, eta DYA Gipuzkoa horren gaineko edozein erantzukizunetik libre uzten du. Erabiltzaileek bermatzen eta erantzuten dute, edozein kasutan, emandako datu pertsonalen zehaztasunaz, indarraldiaz eta jatorrizkotasunaz, eta konpromisoa hartzen dute horiek behar bezala eguneratuta mantentzeko. Webguneko inprimakietan edo eremu pribatuetan derrigorrezko gisa adierazitako eremuak ez betetzeak edo gaizki betetzeak ondorioz ekar dezake DYA Gipuzkoak erabiltzailearen eskaerari erantzun ezin izatea.
DYA Gipuzkoak datu pertsonalak modu egokian bilduko ditu, bere webgunean jasotako helburu, erabilgarritasun, zerbitzu edo prestazioen arabera garrantzitsuak direnak, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan; beraz, inolaz ere ez da erabiliko bide iruzurrezko, bidegabe, lauso edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituenik.
Webgune honen bidez informazioa bidaltzeak, bere eremu pribatuak, aplikazioak edo DYA Gipuzkoak eskainitako beste edozein zerbitzu erabiltzeak nezesarioki dakar pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datu-tratamenduetarako berariazko baimena ematea.
DYA Gipuzkoaren zerbitzuak adingabeei zuzenduta dauden kasuetan, DYA Gipuzkoak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko luke datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
DYA Gipuzkoak erabiltzaileei gomendatzen die kontrol-agintaritzek haur eta gazteen datu pertsonalen babesaren inguruan garatu dituzten material desberdinak kontsultatzeko.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, bideo hezigarriak, etab.) Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren webgunean dago eskuragarri:
http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063
eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziarenean: http://tudecideseninternet.es/aepd/
Informazio-buletinetarako harpidetzaren kasuan, erabiltzaileek zerbitzu horietan baja ematea eskatu ahal izango dute buletinen amaieran dagoen “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa erabiliz, edota DYA Gipuzkoak horretarako eskaintzen duen beste edozein bide erabiliz.
Eremu pribatuetan sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta transferiezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak konpromisoa hartzen du horiek modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez komunikatzeko. Erregistratutako erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak komunikatu behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.
DYA Gipuzkoak gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta teklatuko sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuk sartu daitezkeen inolako euskarritan, fisiko zein informatikoan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, gutxienez urtean behin.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneko eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inor ezingo dela bere informazio pertsonalean sartu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu edo leku publiko batean ordenagailu bat erabiltzen badu.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio DYA Gipuzkoari bere sarbide-gakoekin lotuta hautemandako edozein intzidentzia, baimenik gabeko sarbide edo sarbide desegoki.
DYA Gipuzkoak eskubidea du erabiltzaile baten kontua bertan behera uzteko, kontu horren erabilera okerra hautematen badu, DYA Gipuzkoarekiko betebeharrak betetzen ez baditu, pribatutasun-politika edo webgunearen baldintza orokorrak urratzen baditu, edota garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.
Webgune honen, inprimakien, posta arruntaren, posta elektronikoaren edo antzeko mekanismoen bidez bere curriculum vitae ematen duen erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak DYA Gipuzkoaren datu-tratamenduko sisteman sartuko direla. Zure datuak DYA Gipuzkoaren langileak hautatzeko etorkizuneko prozesuetan parte harrarazteko erabili ahal izango dira. Era beree, zure datuak “DYA Gipuzkoa Fundazioari” edota DYA Gipuzkoak langileak hautatzeko prozesuak egiteko kontratatzen dituen kanpoko enpresei eman ahal izango zaizkie.
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta kanaletarako estekak eskain ditzake, hala nola Facebook, Instagram, X edo YouTube, besteak beste. DYA Gipuzkoak ez du inolako erantzukizunik hartzen estokatutako gune horiei dagokienez. Webgune honetan dauden esteketatik edo beste edozein modutan DYA Gipuzkoarekin lotutako sare sozialetara eta kanpoko webgune eta kanaletara sartzen den erabiltzaileari prpiaz eta berariaz jakinarazten zaio erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta edozein baldintza edo araudi sare sozial eta webgune zein kanal horien erakunde arduradunen menpe daudela, eta inoiz ez DYA Gipuzkoaren menpe.
DYA Gipuzkoak profilak ditu sare sozialetan, bere zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Sare sozialeko bere profilarekin DYA Gipuzkoaren profiletan erregistratzean, erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio DYA Gipuzkoari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak DYA Gipuzkoaren sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak erabili ahal izango dira erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta egiten dituen kontsulta eta eskaerei erantzuteko, informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzeko, ekitaldiak, lehiaketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko, erabiltzaileak DYA Gipuzkoari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko, eta, oro har, DYA Gipuzkoak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie DYA Gipuzkoaren sare sozialen bidez argitaratzen dituzten informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo bestelako materiala) (datu pertsonalak barne, hala badagokio) sare sozialetako beste erabiltzaile batzuen eskura egon daitezkeela publikoki.
Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profilaren konfiguraziotik, erabiltzaileak kasu bakoitzean zein informazio egin nahi duen publiko konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu ditzake bere irizpidearen eta sare sozial bakoitzaren erabilera-arauen arabera.
Erabiltzailea izango da bere argitalpenek indarrean dagoen legedia, dagokion sare sozialak ezarritako erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak eta DYA Gipuzkoarenak errespetatzearen erantzule bakarra; DYA Gipuzkoak ez du inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. DYA Gipuzkoak alde bakarretik eta prpiazko oharrik gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, ezarritako erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak urratzen dituztela uste duen edukiak, edo egokiak ez direla uste duenak.
DYA Gipuzkoak Facebook, Instagram, X eta beste sare sozial batzuetako beste profil batzuk jarraitzen ditu, eta horrek ez dakar horiekin inolako loturarik.
DYA Gipuzkoak Facebook, Instagram, X, YouTube eta beste sare sozial batzuetan dituen kanalak sare edo kanal horietako beste erabiltzaile batzuek jarraitzen dituzte, eta horrek ez dakar horiekin inolako loturarik.
DYA Gipuzkoak bide honetatik jasotako mezuei edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea gordetzen du. DYA Gipuzkoak edozein unetan eta prpiazko oharrik gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan egindako argitalpenak.
Sare sozialetan jarraitzaile egitean edo “Atsegin dut” klik egitean, zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren ingurunean tratatzea onartzen duzu, haren pribatutasun-politiken arabera, bai eta DYA Gipuzkoak kontaktuen zerrendan dauden datuetara sarbidea izatea eta argitaratutako albisteak zure ohar eta jakinarazpenetan agertzea ere.
Erabiltzaileak DYA Gipuzkoaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako jarritako tresnak erabiliz egin behar du.
DYA Gipuzkoak bere datu-tratamenduko sistemetan jasotako datu pertsonalak tratatuko ditu, haien segurtasuna bermatzeko eta haien aldaketa, galera, tratamendu edo baimenik gabeko sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendukoak hartuz, teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta jasaten dituzten arriskuak kontuan hartuta, giza ekintzatik zein ingurune fisiko edo naturaletik etorri, datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurrien inguruan aplikatu beharreko indarrean dagoen legediarekin bat etorriz. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoaren neurriak ez direla menderaezinak eta ez dagoela ziur sarrera ilegal eta desegoki posibleetatik, eta horiek ez liratekeela DYA Gipuzkoaren erantzukizuna izango.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko helburuarekin, webgune honek konexio-geruza seguruko protokoloetan (https) oinarritutako enkriptatze-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio DYA Gipuzkoari webgunearekin, eremu pribatuekin, sarbide-gakoekin lotuta hautemandako edozein intzidentzia, segurtasun-hutsune, baimenik gabeko sarbide edo sarbide desegoki, edota informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna arriskuan jartzen duen beste edozein egoera. Jakinarazteko mekanismo hobetsi gisa 943 46 46 22 telefonoa eta datubabesa@dyagipuzkoa.com helbide elektronikoa ezartzen dira.
Zure datu pertsonalen babesari dagozkion eskubideak (sarbidea, zuzenketa, ezabapena, tratamendua mugatzea, eramangarritasuna, aurkakoa izatea) erabili ditzakezu, bai eta emandako baimenak kendu ere, edota gai honen inguruko beste edozein eskaera egin, DYA Gipuzkoara idatziz zuzenduz helbide honetan: Mendigain, 30, 20014 Donostia (Gipuzkoa); telefonoa: 943 46 46 22; edota datubabesa@dyagipuzkoa.com helbide elektronikoaren bidez.
Eskaerak eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopia erantsita eraman beharko du. Eskaera legezko ordezkari gisa eginez gero, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua ere erantsi beharko da.
Eskaeren ebazpenarekin ados ez egoteagatik edo erreklamazio bat aurkezteko zuzendu zaitezkeen kontrol-agintaritza Datuen Babeserako Espainiako Agentzia da: www.aepd.es.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko araudian ezarritakoa betez, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (UE) 2016/679 Erregelamenduari, pertsona fisikoen babesari buruzkoa datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokionez (“DBEO”), eta 3/2018 Lege Organikoari, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (“DPBE”), erreferentzia eginez, DYA Gipuzkoak jakinarazten du Datuen Babeserako Delegatu bat izendatu duela eta interesdun guztien eskura jartzen dituela haren harremanetarako datuak:
Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia (Gipuzkoa)
Telefonoa: +34 943453588
Helbide elektronikoa: info@dpobide.com
DYA Gipuzkoak eskubidea du bere pribatutasun-politika aldatzeko bere irizpidearen arabera, edo lege- zein jurisprudentzia-aldaketen arabera. DYA Gipuzkoak aldaketaren bat sartuko balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak bertan izango du horren berri. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremana webgunean sartzen den une zehatzean aurreikusitako arauen arabera arautuko da. Horregatik, DYA Gipuzkoak pribatutasun-politika hau webgunera konektatzen den bakoitzean bisitatzea gomendatzen dizu.
DYA Gipuzkoaren eta erabiltzairearen artean ezarritako harremanak aplikatu beharreko legediari eta jurisdikzio eskumendunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiei foru batera makurtzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, DYA Gipuzkoa eta erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.
DYA Gipuzkoak Pribatutasun Politika hau ez betetzea eta bere webgunean aurkeztutako edukien edozein erabilera okerra jazarriko ditu, Zuzenbidean dagozkion akzio zibil eta penal guztiak erabiliz, ekonomikoak barne.