Joka arduraz. 18 urtetik gorakoa zara?
Webgune honetan sartzeko eta edukia ikusteko, gutxienez 18 urte izatea beharrezkoa da.
Zure adina dela eta, sarrera mugatuta daukazu.
Amets egitea lehen urratsa da
Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazten dizugu www.DYAgipuzkoa.com interneteko domeinua (aurrerantzean, “webgunea”) Gipuzkoako DYA Errepideko Laguntza Elkartearena dela (aurrerantzean, “DYA Gipuzkoa”). IFK zenbakia: G20039855; egoitza: Mendigain, 30, 20014 Donostia (Gipuzkoa); telefonoa: 943 46 46 22; helbide elektronikoa: datubabesa@dyagipuzkoa.com; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda dago, 551 zenbakiarekin.
DYA Gipuzkoaren jarduera-helburu nagusiak gizarte- eta osasun-laguntza, prebentzioa eta erreskateak dira, eta “Tratamenduaren Erantzule” gisa jarduten du (edo, hala badagokio, “Tratamenduaren Eragile” gisa) bere zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalen tratamenduei dagokienez.
Nolanahi ere, DYA Gipuzkoak albisteak eta kanpoko webgune edo sare sozialetarako estekak argitaratzen dituen kasuetan, haren funtzioa informatiboa besterik ez da; beraz, albiste eta esteken edukiekin eta erabiltzaileek horiek erabiltzearekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira DYA Gipuzkoaren eskumenekoak.
Webgune hau bisitatu eta erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean, “erabiltzailea”).
Webgunearen helburu nagusiak honako hauek dira: DYA Gipuzkoaren zerbitzuak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea; pertsona interesdunekiko harremanetarako, kontsultetarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, eskaerei eta galderei erantzunez; eta DYA Gipuzkoak parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak informatzea, antolatzea eta zabaltzea.
Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetan. Webgune honetan sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak bertan jasotako lege-abisuak, baldintzak eta erabilera-hitzarmenak, pribatutasun-politika eta cookie-politika ezagutzea eta onartzea dakar. Erabiltzailea baldintza hauekin ados ez badago eta erreserbarik gabe onartzen ez baditu, ezingo du webgunea erabili.
Webgunean sartzea eta bertan dagoen informazioari zein tresnei eman dakiekeen erabilera erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea fede onari eta antolamendu juridikoari jarraituz, modu etikoan eta dituen helburuekin bat etorriz erabiltzeko. Erabiltzaileak ezin du webgunean jasotako informazioaren eta tresnen erabilera erruz edo legez kanpokorik egin, ez eta haren edukia, funtzionamendua, webgunearen sistema informatikoak, DYA Gipuzkoarenak edo beste erabiltzaileenak kaltetu edo aldatu ditzaketen ekintzarik burutu ere.
Erabat debepatuta dago erabiltzaileen aldetik eduki faltsuak edo zehaztugabeak sartzea eta komunikatzea, baldin eta DYA Gipuzkoa, webgunearen beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak akatsera baderamatzate edo eraman baditzakete. Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea haien prpiazko eta berariazko baimenik gabe, bai eta hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere, haien nortasuna suplantatzeko asmoz. Erabiltzailea izango da sortzen dituen kalteen erantzule bakarra.
DYA Gipuzkoak bere esku dauden ahalegin handienak egiten ditu webgunean argitaratzen diren eduki eta tresnetan akatsak saihesteko, eta edozein unetan horiek aldatzeko eskubidea gordetzen du. DYA Gipuzkoak berariaz uko egiten dio webgune honetako edukien akatsengatik edo omisioengatik egon daitekeen edozein erantzukizuni, bai eta horien egiazkotasun, zehaztasun edo eguneratze faltagatik sor daitezkeen kalte-galerei ere.
Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake. DYA Gipuzkoak ez du inolako erantzukizunik hartzen estokatutako gune horiei dagokienez, ez baitu horien gaineko kontrolik, ez eta haien edukien, eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gainean ere. Esteka horien helburua beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; beraz, erabiltzailea bere erantzukizun esklusibo bapean sartzen da haien edukietan eta horietan indarrean dauden erabilera-baldintzetan. DYA Gipuzkoarenak edo hirugarrenenak diren sare sozialetarako esteken kasuan, horiek beren erabilera-baldintza propioen arabera arautuko dira.
DYA Gipuzkoa ez da egozten ahal webgune honen edo haren edukien eta tresnen erabileratik eratorritako inolako ondorio, kalte edo galeraren erantzule, kalte informatikoak eta birusen edo edozein software gogor edo nodotsu sartzea barne. DYA Gipuzkoak ez du bermatzen webgunean hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik, erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketenik, baina bere esku dauden baliabideak erabiltzen ditu hori gerta ez dadin.
DYA Gipuzkoak eskubidea du, edozein unetan eta prpiazko oharrik edo berariazko justifikaziorik gabe, webgune honen diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko, egoki joko balu eta bere irizpidearen arabera. DYA Gipuzkoa ez da aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteen erantzule egiten. Hala ere, bere esku dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Webgune honen eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak (besteak beste, orrialdeak, atalak, egitura, itxura, diseinua, pantailak, bertan jasotako informazioa eta tresnak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, leloak eta abar) DYA Gipuzkoarenak dira, kontrakoa zehazten ez bada.
Webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez dakar inolaz ere DYA Gipuzkoak bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egitea, eskualdatzea edo erabiltzaileari erabilera pertsonal edo profesionalerako lizentzia osoa edo partziala ematea. Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta tresnak erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo horiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, DYA Gipuzkoaren prpiazko, berariazko eta idatzizko baimenik gabe.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunearen eta haren edukien jabetza kaltetuko duen inolako ekintzarik ez egiteko. Webgunean jasotako informazioa eta tresnak baimenik gabe erabiltzeak, bai eta DYA Gipuzkoaren edo, hala badagokio, beste titular batzuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideetan eragindako kalteek ere, legez dagozkion akzioak jorratzea eragin dezakete, eta, bidezkoa bada, akzio horietatik eratorritako erantzukizunak, ekonomikoak barne.
DYA Gipuzkoak eskubidea du Baldintza hauek bere irizpidearen arabera aldatzeko, bai lege-aldaketetara egokitzeko, bai bestelako eguneratze edo hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira webgunean argitaratzen direnetik aurrera. Erabiltzaileekiko harremana webgunean sartzen den unean aurreikusitako arauen arabera arautuko da. Horregatik, DYA Gipuzkoak baldintza hauek webgunera konektatzen den bakoitzean berrikustea gomendatzen dizu.
DYA Gipuzkoaren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplikatu beharreko legediari eta jurisdikzio eskumendunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiei foru batera makurtzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, DYA Gipuzkoa eta erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira.
DYA Gipuzkoak baldintza hauek ez betetzea eta bere webgunean aurkeztutako eduki eta tresnen edozein erabilera okerra jazarriko ditu, Zuzenbidean dagozkion akzio zibil eta penal guztiak erabiliz, ekonomikoak barne.