44
Aurten ere GazteDYAk, DYAko gazteen arloak, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako DOAKO programa bat prestatu du eta Elkarteak egiten dituen lanekin lotutako jarduerekin aste oso bat (astelehenetik ostiralera, biak barne) proposatzea da bere helburu nagusia. DYAko ateak ireki nahi zaizkie, bere jardunbideetan aktiboki parte hartu dezaten, eta prebentzio eta segurtasunaren inguruko ezagutzak lortuko dituzten egitasmo batean inplikatzeko aukera eman nahi zaie. Beti testuinguru ludiko batean eta adin bereko gazteekin batera.
Programa hau 2024ko ekainean (24ko astea), uztailean (1eko, 8ko eta 15eko asteak) eta abuztuan (5eko eta 19ko asteak) burutuko da, eta partaide bakoitzak jarduera honetan udako zein astetan parte hartu nahi duen aukeratu beharko du.
HELBURUAK
Aste batez DYAko “boluntario” bihurtzeko aukera ematea, eta horrela modu atsegin eta dibertigarri batean errealitate sozialarekin zuzenean harremanetan jarri ahal izatea. Gainera, benetan beharrezkoak diren osasun ezaguera eta istripuen prebentzioei buruzko ezagueretaz jabetu, eta boluntario izatea aisialdirako aukera oso aberasgarria dela deskubritu.
JARDUERAK
Bost egunetan zehar, eta 12 pertsonetako taldeetan, partaideek honako jarduera hauek egingo dituzte:
– Sorospen eta lehen sorospenetako eta zailtasunen bat duten pertsonei laguntza emateko tekniken oinarrizko praktikak.
– DYAk erabiltzen dituen baliabide eta bitartekoak, bere jarduera eremuak eta boluntarioek dituzten zereginak ezagutzea.
– Uretako sorospena.
– Mendiko erreskate praktikak.
Egun bakoitzeko aktibitateak 09:00etatik 14:00etara egingo dira, DYAko begiraleek gainbegiratuta, eta hamaiketakoa ere egingo da. Plaza kopuru mugatua dugunez, 50 €-ko fidantza ordaindu behar da erreserba egitean. Zenbateko hori astearen amaieran itzuliko da, betiere parte hartzeko aldia amaitu bada.
Udaleku irekietan parte hartu nahi baduzu, zure datu pertsonalak helaraz diezazkigukezu inprimaki honetan edo 943 46 46 22 telefonora dei diezagukezu.
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea: Asociación de Ayuda en Carretera DYA en Gipuzkoa (I.F.Z.: G20039855). Helburuak: Arreta soziosanitarioko, prebentzioko eta erreskateko gure zerbitzuak eskaintzea eta kudeatzea, online eskatu eta kudeatzeko aukera barne. DYA Gipuzkoaren jarduerak antolatzea eta hauen inguruan informatzea eta zabalkuntza ematea. Gure zerbitzuekin lotutako informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea. Gure webgunearen, aplikazioen eta sare sozialetako presentziaren erabilera kudeatzea eta aztertzea. Legitimazioa: Gure zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.); interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.); DYA Gipuzkoaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.); tratamenduaren beharra, interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babesteko (RGPD 6.1.d). Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Mendigain, 30, 20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datubabesa@dyagipuzkoa.com edo 943 46 46 22 telefono zenbakian. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informazio zehatzagoa ezagutu nahi baduzu, gure “Pribatutasun Politika” irakurri dezakezu.