Urtarrilaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Maria Cristina Zubiak eta bere inguruek Europako 2016 Kultur Hiriburutzaren hasiera ekitaldi nagusia jasoko dute. Gertakari honek pertsona kopuru handia bilduko du, denak Hansel Cerezak diseinatutako ikuskizunaz gozatzeko prest. Irakurri haunditu Donostia2016 inauguraziorako osasun dispositibo berezia
DYA Gipuzkoa Sarrera guztiak
Jai Zoriontsuak eta 2016 Zoriontsua
“Mundua bihar amaituko litzatekeela baneki,
nik, hala ere, gaur zuhaitz bat landatuko nuke.”
Martin Luther King
(1929-1968)
Eskerrik asko horrela pentsatzen jarraitzeko aukera emateagatik.
Eskerrik asko eta Urte Berri On!!!
Segurtasunez korrika egiteko 10 gomendio erabilgarri
Egun gutxi barru, azaroaren 8an hain zuzen, Behobia-Donostia lasterketaren 51. ekitaldia izango da eta 34.000 parte hartzaile inguru espero dira.
DYA bertan egongo da osasun dispositibo handi batekin, irteeratik Herrera bitartean laguntza behar duten kirolariei arreta emateko. Ibilbidean zehar 12 anbulantzia izango ditugu, 5 osasun postu finko, 10 motor mugikor eta 110 bolondres inguru.
Irakurri haunditu Segurtasunez korrika egiteko 10 gomendio erabilgarri
Eskumuturreko identifikatzaileak haurrentzat Kilometroak-en
Txikienen segurtasunean eta ongizatean pentsatuz, DYA Kilometroak-ekin elkarlanean ariko da ibilbidean zehar eskumuturreko identifikatzaileak banatuz.
Bertan haurraren izena idatzi daiteke, senitarteko edo lagun baten telefono zenbaki batekin batera, beharra izanez gero, erraz lokalizatu ahal izateko. Irakurri haunditu Eskumuturreko identifikatzaileak haurrentzat Kilometroak-en
Zer egin jakingo zenuke istripu bat topatuko bazenu?… Eta inork bihotz-gelditzea jasango balu?
Gure ikastaroekin ikas dezakezu
DYAko Irakaskuntza Eskolak Lehen Sorospeneko programa desberdinak garatzen jarraitzen du, probintziako herri askotan, edozein pertsonari zuzendutakoak, eta aurretiko osasun ezaguerak izan gabe, larrialdi edo istripu bat jasan edo ikusten duenerako zer egin ikasi nahi duen guztiarentzat. Programa hauek oinarrizkoak dira, kontzeptu teoriko eta hainbat tailer praktikoekin, non ikasleak ikasitako ezaguerak aplikatu ditzakeen eta egoera errealen alegia egin. Irakurri haunditu Zer egin jakingo zenuke istripu bat topatuko bazenu?… Eta inork bihotz-gelditzea jasango balu?
DYAren DOAko hitzaldien ikasgai zerrenda BERRIA
Urteko bigarren seihilekoaren hasierarekin, Irakaskuntza Eskolak gai berriak sartu ditu biztanlegoari aldizka eskaintzen dizkion DOAKO hitzaldien barruan.
Irakurri haunditu DYAren DOAko hitzaldien ikasgai zerrenda BERRIA
DYAk bihotz-biriken suspertzerako teknikak irakasteko probintzia osoan zehar DOAKO jarduerak antolatuko ditu
“Bihotz-gelditze baten ostean lehen 5 minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”
Ekainaren 1ean, astelehena, eta “Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete” lemapean, DYAk 4.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.
DYA Abentura Kanpamendua |Erreserba epea irekia
Zazpigarren urtez jarraian, DYAk 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako kanpamentu berri bat antolatu du, non naturaz gozatzeko aukera izango dute era berean ondorengo gaiak ikasiz:
- Lehen sorospeneko teknikak mendian.
- Soka eta korapiloen erabilera.
- Eskalada eta rappela (autoerreskatea eta autosegurtasuna)
- Orientazioa, mapa topografikoen interpretazioa, iparrorratzen eta GPS sistemen maneiua, Vivac, biziraupena.
- Uretako ekintzak.
- Jolas eta gymkhanak, trabesiak, bisita kulturalak…
Irakurri haunditu DYA Abentura Kanpamendua |Erreserba epea irekia
Aurretiko osasun ezagutza beharrik gabe
DYAko Eskola, Intxaurrondoko ikasgeletan gauzatzeko formazio egitarauak garatzen doa Lehen Sorospenekin lotura dutenak, baita prebentzioarekin, osasunarekin eta ongizatearekin ere, beti ere, talde desberdinei zuzenduta.
Osasun arloaren barruan, Lehen Sorospenak Kirolarientzat egitarauak azpimarragarriak dira, bertan kirol jardueran sor daitezkeen ohiko larrialdiei aurre egiten erakusten da.
Eusko Jaurlaritzak toki publikoetan desfibrilagailuak jartzera behartzen du
Otsailaren 4an Euskal Herriko Boletin Ofizialean 9/2015 DEKRETUA publikatu zen, kanpoko desfibrilagailu automatikoen eta erdi automatikoen ezarpena eta erabilera arautzen dituena. Osasun arlotik kanpo erabilera publikoa duten lekuetan hauek derrigorrez instalatzea agintzen duena.
Irakurri haunditu Eusko Jaurlaritzak toki publikoetan desfibrilagailuak jartzera behartzen du


