DYA Gipuzkoa Sarrera guztiak

DYA Gipuzkoak 2022ko Ohorezko Bazkideak izendatzen ditu

Hurrengo larunbatean, azaroaren 26an, DYA Gipuzkoa Elkartearen Ohorezko Bazkideak izendatuko ditugu  OIALUME TAILERRA eta VULCANIZADOS LEZO. Izendapen honen bidez, DYAk bere lan humanitario eta sozialaren garapenaren alde 2022 urte guztian zehar egindako ekarpen bereziaren aitorpena egin nahi dio biei.

DYAk bere eskuzabaltasuna eskertzeko antolatutako ekitaldi xume batean jasoko dute OIALUME TAILERRA eta VULCANIZADOS LEZOk sari hau.

Ukrainarentzako Laguntza Humanitarioa

2022/03/07

DYA Gipuzkoak Ukrainarentzako Laguntza Humanitarioa daraman konboia prestatu du

Bihar, martxoak 8, DYA Gipuzkoaren 3 ibilgailuz osatutako konboia Donostiatik aterako da Medykako errefuxiatu-esparrurantz, Polonia eta Ukraina arteko mugan. Asteazkenean zehar, hilaren 9an, heltzea aurreikusten da, 2.600 kilometro baino gehiago egin eta gero.

Elkarteko 8 boluntariok eta Gipuzkoan bizi den emakume ukrainarrak osatzen duten operatibo honek osasun materiala eramango du, eta Gipuzkoan geldituko diren 16 errefuxiatu ekarriko ditu; senitartekoen etxeetan edo Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egokitutako tokietan ostatu hartuko dute.

Ongizate Emozionala osasuntsu bizitzeko

Duela hilabete asko, gaur egun pairatzen ari garen eta hainbeste murrizketa eragiten ari zaigun pandemia deklaratu zen. Kontaktu sozial gutxiago dugu, denbora asko daramagu gure senideak ikusi gabe, ezin da ospakizunik egin, maite genituen pertsonak joan egin zaizkigu nahi genuen bezala agurtu gabe, ERTE batean egon gara, edo are okerrago, lanpostua galdu dugu, gure negozioak porrot egin du, gaixotu egin gara eta ondorioekin jarraitzen dugu… Irakurri haunditu Ongizate Emozionala osasuntsu bizitzeko

Azkenean oporretara joan gaitezke!!

Pandemia jaisten ari denez, eta bidaiatzeko aukera ematen digutenez, egunerokotasunetik eta aurreko hilabeteetan pasatutako guztitik deskonektatuta pasa nahi ditugu egun batzuk. Horregatik, errepideko joan-etorrien kopurua nabarmen handituko da.

Data horietan bidaiatzen duten guztiek egun zoriontsu batzuk pasatzea nahi izaten dute, baina batzuetan okertu egiten dira, eta zifrek hori diote, errepide istripuak areagotu egiten baitira. Irakurri haunditu Azkenean oporretara joan gaitezke!!