DYA Gipuzkoa Sarrera guztiak

“BBSaren Eguna” dela eta, DYAk bihotz-biriken suspertzerako teknikak ikasteko, probintzia osoan zehar DOAKO jarduerak antolatuko ditu

“Bihotz-gelditze baten ostean lehen 5 minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”

Ekainaren 1ean, asteazkena, eta “Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete” lemapean, DYAk 5.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.
Irakurri haunditu “BBSaren Eguna” dela eta, DYAk bihotz-biriken suspertzerako teknikak ikasteko, probintzia osoan zehar DOAKO jarduerak antolatuko ditu

Azken desioak betetzeko Nahia Proiektua martxan jartzen du DYAk

DYA Gipuzkoak Bizitzaren amaiera fasean zaintza paliatiboak jasotzen ari direnen gaixoei zuzendutako proiektu berri bat berri du martxan. Proiektua pertsona hauek betetzeke duten desioa, modu berezian gozatu nahiko luketen hura, bete ahal izan dezaten ahalbidetzean datza. Aukera sortak, interesa izan dezaketen pertsonen nahiak bezain zabala da; eta adibide batzuk jartzearren, Arantzazu Santutegira joatea, Hondarribiko hondartza zapaltzea, pertsona maite bat bisitatzea, Errealaren edo Eibarraren partido batean egotea, Igeldo Mendira igotzea, edo bizitza amaitu aurretik bete nahi den bestelako edozein desio.

Irakurri haunditu Azken desioak betetzeko Nahia Proiektua martxan jartzen du DYAk